Aste Nagusia abuztuaren 16an abian jarriko da. Alor anitzeko urteko asterik magikoena eta dibertigarriena hasiko da. Bai pregoiak eta txupinak jendaurreko guztiari zuzendutako ekitaldiz betetako bederatzi egunei hasiera emango diete. 300 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, guztiek Bilboko jai eredua desberdintzen duten bereizgarri hauek bultzatuz: kalitatea, barietatea eta doakotasuna.
Jai-egitarauak hainbat ekitaldi jasotzen ditu abuztuaren 16tik 24ra. Guztiak doakoak dira eta gehienak kanpoaldean egingo dira. 100 musika-ekitaldi baino gehiago eskaintzen ditu Bilboko puntu desberdinetan. Jendaurreko guztiarentzako dira, gaur egungo taldeetatik hasi eta ohiko bilbainadak jasotzen dituen musika-egitarau zabala. Gaueko zerua argiztatzen duten su artifizialak ere izango dira, heldu eta umeentzako kale-antzerkia, ohiko gastronomi-lehiaketak, pilota, arraunketa, herri-kirolak…familia giroan zein lagunartean gozatzeko ekitaldiak dira, goiz edota gauez. Eskaintza oso zabala eta anitza da, beti ere honako baloreei lotua: aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentzian oreka mantentzea eta euskera. Eskaintzaren helburua herritarrek eta bisitariek hiri ireki eta partizipatibo batez gozatzea da.
Joan den urtean, 500.000 pertsona hurbildu ziren Bilboko jaietara. Muga goian dago. Hori dela eta, Bilboko Udalak, Jaien Sailarekin batera, kalitatearen aldeko apustua egin du eta beste urteetako aurrekontua mantendu du, 2,5 milioi eurora igoz.
Musika eszenatokiak
Musika-egitaraua Bilboko Aste Nagusiko "bereizgarrietako bat" da. "Estilo-aniztasuna, artisten kalitatea, eta, batez ere, musika-ekitaldien doako izaera". Horren bitartez, jaietarako zortzi eszenatokiak eta 100 musika-ekitaldi baino gehiago Bilboko hiriburuko erreferentzia-puntu izango dira.
Esparru hauen musika-espezialitatea Aste Nagusiko beste puntu nagusi bat da. Horrela, jendaurrekoak esparruak bereizten ditu dagokien musika motarekin:
-
Europa Parkea: jendaurreko gazteari zuzendua
-
Abandoibarra: kontzertu eta herri-ikuskizunak
-
Plaza Berria: munduko musikak
-
Enkarnazio Eliza: musika klasikoa
-
Bilborock: pop-rock lokala
-
Parkeko Pergola esparrua: bilbainadak eta goatekeak
-
Arenaleko Kioskoa: Bilboko Udal Banda
-
Arenala: berbenak, bandak eta fanfarriak
Europa parkea
Txurdinagako Europa Parkean jendaurreko gazteari zuzendutako kontzertuak izango dira. 10.000 metro karratuko zelaigunea da. Ikuspen "ezin hobea" dauka eta bertara hurbiltzeko modua "oso erraza da", garraio publikoarekiko lotura ona baitu Udalaren esanetan. Hiriko erdigunean dago kokatua, auzo populatuetako baten alboan. Albiste bezala, aurten bi kontzertu izango dira arratsaldeko 20:00etan, jendaurreko gazteenari zuzendua.
EUROPA PARKEA 24:00etan |
|
ASTEAZKENA 20a |
ABRAHAM MATEO (20:00etan) ASTE NAGUSI DANCE (Radio Máxima) |
OSTEGUNA 21a |
ANTONIO OROZCO (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da) |
OSTIRALA 22a - GAZTEA GAUA |
JOHN BERKHOUT BERRI TXARRAK |
LARUNBATA 23a |
SWEET CALIFORNIA (20:00etan) CARLOS JEAN |
Abandoibarra
Guggenheim Museo alboko esparruan lehen mailako egitarau anitza egongo da.
ABANDOIBARRA. Kontzertuak gaueko 23:30ean hasiko dira |
|
LARUNBATA 16a |
LOS PLANETAS |
IGANDEA 17a |
DOCTOR DESEO Noche de fuego y deseo (CD grabaketa/ Musikan 30 urte ospatuko dute) |
ASTELEHENA 18a |
MALU (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da) |
ASTEARTEA 19a |
MECANO MUSIKALA |
ASTEAZKENA 20a |
BOS & KORRONTZI (CD grabaketa) |
OSTEGUNA 21a |
SARA BARAS (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da) |
OSTIRALA 22a |
LEIVA (Kontzertu bakarra kanpoaldean) |
LARUNBATA 23a |
JUAN ZELADA (Amy Whinehousen hasierako kantaria) RUSSIAN RED |
Plaza Barria
Munduko musikak Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurten ere. Arrakasta handiko ikuskizuna izaten da, urtero egiten dena. Esparru hau egunero betetzen da. Aurtengo Aste Nagusiak kalitatezko kartela eskaintzen du, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren.
PLAZA BARRIA 2014 MUNDUKO MUSIKAK. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira |
|
LARUNBATA 16a |
LA ORQUESTA DEL SOLAR (Cuba-Latindar Amerika /Salsa & Latin Jazz) |
IGANDEA 17a |
B.C.U.C. BANTU CONTINUA UHURU CONCIOUSNESS (Hego-Afrika / gospel, hiphop, soul, reggae, rock) |
ASTELEHENA 18a |
PASADENA ROOF ORCHESTRA (Ingalaterra / swing-a) |
ASTEARTEA 19a |
EÑAUT ELORRIETA “DESERRIKO KANTAK” |
ASTEZKENA 20a |
Kristin Asbjørnsen (Norbegia / Gospel, afrikar erritmoak, norbegiar jazz garaikidea, folk eta sakrar musika) |
OSTEGUNA 21a |
PANSEQUITO y AURORA VARGAS (Kadiz-Sevilla / Flamenkoa) |
OSTIRALA 22a |
TRAVELLIN’ BROTHERS BIG BAND + Magnolia Gospel Choir + gonbidatuak (Swing & Blues) |
LARUNBATA 23a |
XXIII BILBO REGGAE SPLASH: RICKY GRANT + PRINCE JAMO (JAMAIKA / U.K.) |
Enkarnazio eliza
Enkarnazio Eliza musika klasikoa gustuko dutenentzako erromesaldi-tokia izango da aurten ere. Esparru hau egunero betetzen da urte guztietan. Arratsaldeko zortzi terdietatik aurrera, aparteko entzumena dutenentzako berealdiko musika.
ENKARNAZIOA. MUSIKA KLASIKOA. Kontzertuak arratsaldeko 20:30etan hasiko dira |
|
LARUNBATA 16a |
ORKESTRA EMPORDÁ + LIRAIN ABESBATZA (Katalunia - Euskal Herria / Kamara Orkestra+Koroa) |
IGANDEA 17a |
SKALA-BRASS (MUSIKENE / Metale Boskotea) Miguel Ángel Viñuela & Joan Boronat (Klabea / Violonchelo-a) (Leoi/Alikante) |
ASTELEHENA 18a |
ENDECHA: José Pla y Leionardo Alonso (Valentzia – Argentina / Klarinetea-kitarra) |
ASTEARTEA 19a |
Sébastien Authemayor & Marielle Gars (Frantzia / Pianoa-Bandoneoia) |
ASTEAZKENA 20a |
HABEMUS QUARTET+Susana Gordon (Madril, Asturias, Frantzia, Txequia, Balear irlak / 2 bibolin, biola, bioloncello-a+Sopranoa) |
OSTEGUNA 21a |
Antzinako Musika 1500 (Galiza / Ahotsa, organoa, kitarra, arpa, irristailudun tronboia, flautak, txirimia, bihuelak, fidula, perkusioia) |
OSTIRALA 22a |
Marta Huarte, Toni Marsol y Eugenia Gasull (Katalunia-Euskal Herria / Sopranoa, Baritonoa, Pianoa) |
LARUNBATA 23a |
SONAR BOSKOTEA (Portugal, Galiza, Euskal Herria / Flauta, oboea, klarinetea, tronpa eta fagota) |
Bilborock, pop-rock lokala
Bilborockek Pop Rock erakusketa antolatu du aurten ere. Aste Nagusi honetan, Pop-rock erakusketaren XXVIIIIV. edizioa ospatuko da. Erakusketa arratsaldero izango da, 20:00etatik aurrera. Pop Rock talde lokal desberdinak izango dira, guztira 17 kontzertu programatu direlarik.
BILBOROCK. POP-ROCK LOKALA ERAKUSKETA. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan izango dira |
|
LARUNBATA 16a |
LONGBOARDS LOS BRAZOS (SURF-ROCK’ N’ BLUES) |
IGANDEA 17a |
MATUTANO DABELYU (METAL ACTUAL-STONER) |
ASTELEHENA 18a |
NIKITA JAZZ ARESAN SOUND CREW (SOUL-HIP-HOP) |
ASTEARTEA 19a |
HIGHLIGHTS MIDNIGHT ROAD (HARD ROCK) |
ASTEZKENA 20a |
MALASIENTO MEMORIA DE PEZ (ROCK & ROLL) |
OSTEGUNA 21a |
AIZKORAK ZORROZTU EDUCADOS (ROCK ALTERNATIBOA) |
OSTIRALA 22a |
SIN RUMBA FIJA BOSTENBOR (FOLK-POP & FUSSION) |
LARUNBATA 23a |
KNIVES UNBREATH (METAL) |
Pergola
Doña Casilda Parkeko Pergola esparruak musika-egitarau bikoitza eskainiko du egunero. Goizetan, eguneko poteo-orduan, bilbainadak entzuteko aukera egongo da Los Txikis, Beti Aurrera, Los 5 Bilbainos, Irrintzi, edota Gau Pasa taldekin.
Eta gauetan, DJ Luis Carlos del Pozoren eskutik musika-irekiera entzun ondoren, gaueko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da hainbat talderekin. 23:30ean hasiko da.
BILBAINADAK PERGOLAn. Kontzertuak eguerdiko 12:00etan hasiko dira |
|
IGANDEA 17a |
LOS TXIKIS |
ASTELEHENA 18a |
BETI AURRERA |
ASTEARTEA 19a |
LOS 5 BILBAINOS |
MIÉRCOLES 20 |
IRRINTZI |
OSTEGUNA 21a |
GAU PASA |
OSTIRALA 22a |
BETI AURRERA |
LARUNBATA 23a |
LOS TXIKIS |
IGANDEA 24a |
LOS 5 BILBAINOS |
GOATEKEAK PERGOLAn. 21:00 - 22:30 eta EKITALDIAK 23:30ean |
|
LARUNBATA 16a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: HELENA BIANCO Y LOS MISMOS |
IGANDEA 17a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: TANGO GAUA: “SUR LA LUNA AL REVÉS” |
ASTELEHENA 18a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: BOLERO GAUA: “TRÍO MEDIA NOCHE” |
ASTEARTEA 19a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: BILBAO LA NUIT: PASCUAL MOLONGUA ASIER BILBAO SHOW |
ASTEZKENA 20a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: MARIACHI IMPERIAL: “ELEGANCIA MEXICANA” |
OSTEGUNA 21a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30: HABANERA GAUA: “LA BARCA DE MITJANA” |
OSTIRALA 22a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO23:30ean: FORMULA V |
LARUNBATA 23a |
21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CALABOR23:30ean: LOS BRINCOS |
Bilboko Udal Musika Banda Kioskoan eta berbenak Areatzan
Kioskoan eskainiko den goizeko musika-egitaraua Bilboko Udal-Bandaren kontzertua izango da, eguerdiko 12:00etan. Berbenak gauen izango dira, Arenalean.
BERBENAK AREATZANan 23:15ean eta 01:45ean |
|
LARUNBATA 16a |
BIORRITMOS |
IGANDEA 17a |
BABEL COVERS |
ASTELEHENA 18a |
AKERBELTZ |
ASTEARTEA 19a |
SUPREMOS |
ASTEZKENA 20a |
REMIX |
OSTEGUNA 21a |
BIORRITMOS |
OSTIRALA 22a |
EGAN |
LARUNBATA 23a |
REMIX |
Antzerkia
Aste Nagusia antzerkigintzaz Beteta dator beste behin ere. Udalak 15 antzerki-ekitaldi antolatu ditu. Bertan, kalitate handiko hainbat talde lokal, nazioko edota nazioarteko taldeen lanak ezagutzeko aukera egongo da. Horietatik 10 ekitaldi testu gutxirekin eskainiko dira eta beste 4 zeinu bidezko interpretazio bidez. Kale-antzerkia Arriaga Plazan izango da, bi txandatan (13:30ean eta 21:30ean).
Umeentzako egitaraua
Doña Casilda Parkea Aste Nagusiko txikientzako txoko bihurtu da. Aurten, Txikigunea bigarren aldiz antolatu dute bertan. Bertara hurbiltzen diren haur zein guraso edo laguntzaileek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute.
Gaztetxoek haur-antzerkia ikusteko aukera ere izango dute. Kolorez betetako zortzi taldek parte hartuko dute, arratsaldeko 19:30ean (igandea 17a izan ezik, Balearen desfilea dela eta), Gas Plazan.
Kirol ekitaldiak
Aste Nagusia gure kirolaz gozatzeko bereizgarri osotu eta zabal bat da. XXXVI “Villa de Bilbao” Traineren Estropada igandean 17an izango da, eguerdiko 12:00etan; Aste Nagusia Pilota Txapelketa egunero egongo da ikusgai La Esperanza Pilotalekuan; horrez gain, bertako kirolaz gozatzeko aukera ere egongo jaietako egunetan.
Bertsolariak, gastronomia eta folka
Aste Nagusiak gure folkloreaz gozatzeko egitarau zabal eta osotua eskaintzen du. Goizeko ohiko gastronomi-lehiaketak ere izango dira Arenalean. Alde Zaharrean folklore eta herri-kultura ikuskizunak egongo dira. Bertsolariak Santiago Plazan arituko dira eta txistulariak, euskal dantzak eta erromeriak garaiko dantzekin Plaza Barrian egongo dira ikusgai, egunero, arratsaldeko 20:00etan. Alde Zaharrean bilbainadak entzuteko aukera egongo da Bilbotarrak taldearen eskutik, baita erraldoi eta buruhandien eguneroko ibilarteak Alde Zaharrean, Zabalgunean eta Arenal kaleetan ere.
Su artifizialak
XXIV Nazioarteko Villa de Bilbao Sari Nagusia eta Erakusketa Egitarauaz beste behin ere gozatzeko aukera egongo da. Su artifizialak dira, dudarik gabe, Bilboko jaietako ikuskizunik jendetsuenak. Suak gaueko 22:45ean hasiko dira, Aste Nagusiak eskainitako beste ikuskizun batzuen amaierekin bat egiteko.
Integrazio eta sarbide neurriak
1994tik hona, Bilboko Udaleko Jaien Sailak herritar guztientzako aproposa den eskaintza bermatu ahal izateko lan egin du. Eskaintza honek minusbaliotasuna duten pertsonen parte hartzea bultzatzen du, aisialdirako parekatze-aukerak sustatuz.
- Aurten, irakurketarako zailtasunak dituen orok Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.net) egitarauaren laburpena entzumen-pilulen bidez entzun ahal izango du, euskeraz zein gaztelaniaz.
- Zeinu bidezko agerraldia agurra egiterako orduan, baita elkarrizketak dituzten pregoi eta kaleko zein umeentzako antzezlanetan ere.
- Udalak jaien esparruen gehiengoak eraberrituko ditu, minusbaliotasuna duten pertsonen sarrera eta agerraldia errazteko asmoz. Abandoibarrako kontzertuetan eta Enkarnazio elizan hainbat esparru erreserbatuko dituzte helburu honekin.
- Jaien egitaraua zein kartelaren egileak berak egindako deskribapena, braille eran eskainiko dira. Zerbitzu-puntu estrategikoetan jaso ahal izango da, hala nola, Bilboko Turismo Bulegoetan edota ONCE egoitzan.
- Ikusmen-minosbaliotasuna dutenentzat Marijaia Erreprodukzioa egongo da. Ume minusbaliotuentzat arrapala berezia Gargantuan, eta monitore espezializatuak Txikigunean.
- Komuna egokituak jai esparruan.
- Autobus-zerbitzuak.