uriola.eus

Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak

  Jaiak  Bilbo

Bi kontzertu nabarmentzekoak dira, besteak beste, taldearen 30. urteurrenean Doctor Deseok eman behar duena eta BOSekin batera Korrontzik emango duena. Biak ala biak zuzenean grabatuko dira. Europa parkea kontzertu gune izango da bigarrenez aurten, eta bi egunez 20:00etan gazteenei zuzendutako kontzertuak izango dira bertan.

Aste Nagusia abuztuaren 16an abian jarriko da. Alor anitzeko urteko asterik magikoena eta dibertigarriena hasiko da. Bai pregoiak eta txupinak jendaurreko guztiari zuzendutako ekitaldiz betetako bederatzi egunei hasiera emango diete. 300 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte, guztiek Bilboko jai eredua desberdintzen duten bereizgarri hauek bultzatuz: kalitatea, barietatea eta doakotasuna.

Jai-egitarauak hainbat ekitaldi jasotzen ditu abuztuaren 16tik 24ra. Guztiak doakoak dira eta gehienak kanpoaldean egingo dira. 100 musika-ekitaldi baino gehiago eskaintzen ditu Bilboko puntu desberdinetan. Jendaurreko guztiarentzako dira, gaur egungo taldeetatik hasi eta ohiko bilbainadak jasotzen dituen musika-egitarau zabala. Gaueko zerua argiztatzen duten su artifizialak ere izango dira, heldu eta umeentzako kale-antzerkia, ohiko gastronomi-lehiaketak, pilota, arraunketa, herri-kirolak…familia giroan zein lagunartean gozatzeko ekitaldiak dira, goiz edota gauez. Eskaintza oso zabala eta anitza da, beti ere honako baloreei lotua: aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentzian oreka mantentzea eta euskera. Eskaintzaren helburua herritarrek eta bisitariek hiri ireki eta partizipatibo batez gozatzea da.

Joan den urtean, 500.000 pertsona hurbildu ziren Bilboko jaietara. Muga goian dago. Hori dela eta, Bilboko Udalak, Jaien Sailarekin batera, kalitatearen aldeko apustua egin du eta beste urteetako aurrekontua mantendu du, 2,5 milioi eurora igoz.

Musika eszenatokiak

Musika-egitaraua Bilboko Aste Nagusiko "bereizgarrietako bat" da. "Estilo-aniztasuna, artisten kalitatea, eta, batez ere, musika-ekitaldien doako izaera". Horren bitartez, jaietarako zortzi eszenatokiak eta 100 musika-ekitaldi baino gehiago Bilboko hiriburuko erreferentzia-puntu izango dira.

Esparru hauen musika-espezialitatea Aste Nagusiko beste puntu nagusi bat da. Horrela, jendaurrekoak esparruak bereizten ditu dagokien musika motarekin:

  • Europa Parkea: jendaurreko gazteari zuzendua

  • Abandoibarra: kontzertu eta herri-ikuskizunak

  • Plaza Berria: munduko musikak

  • Enkarnazio Eliza: musika klasikoa

  • Bilborock: pop-rock lokala

  • Parkeko Pergola esparrua: bilbainadak eta goatekeak

  • Arenaleko Kioskoa: Bilboko Udal Banda

  • Arenala: berbenak, bandak eta fanfarriak

 

Europa parkea

Txurdinagako Europa Parkean jendaurreko gazteari zuzendutako kontzertuak izango dira. 10.000 metro karratuko zelaigunea da. Ikuspen "ezin hobea" dauka eta bertara hurbiltzeko modua "oso erraza da", garraio publikoarekiko lotura ona baitu Udalaren esanetan. Hiriko erdigunean dago kokatua, auzo populatuetako baten alboan. Albiste bezala, aurten bi kontzertu izango dira arratsaldeko 20:00etan, jendaurreko gazteenari zuzendua.

EUROPA PARKEA 24:00etan

ASTEAZKENA 20a

ABRAHAM MATEO (20:00etan)

ASTE NAGUSI DANCE (Radio Máxima)

OSTEGUNA 21a

ANTONIO OROZCO (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da)

OSTIRALA 22a - GAZTEA GAUA

JOHN BERKHOUT

BERRI TXARRAK 

LARUNBATA 23a

SWEET CALIFORNIA (20:00etan)

CARLOS JEAN

 

Abandoibarra

Guggenheim Museo alboko esparruan lehen mailako egitarau anitza egongo da.

ABANDOIBARRA. Kontzertuak gaueko 23:30ean hasiko dira

LARUNBATA 16a

LOS PLANETAS

IGANDEA 17a

DOCTOR DESEO Noche de fuego y deseo

(CD grabaketa/ Musikan 30 urte ospatuko dute)

ASTELEHENA 18a

MALU (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da)

ASTEARTEA 19a

MECANO MUSIKALA

ASTEAZKENA 20a

BOS & KORRONTZI (CD grabaketa)

OSTEGUNA 21a

SARA BARAS (Bakarlariak kanpoaldean egingo duen kontzertu bakarretako bat izango da)

OSTIRALA 22a

LEIVA (Kontzertu bakarra kanpoaldean)

LARUNBATA 23a

JUAN ZELADA (Amy Whinehousen hasierako kantaria)

RUSSIAN RED

 

Plaza Barria

Munduko musikak Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurten ere. Arrakasta handiko ikuskizuna izaten da, urtero egiten dena. Esparru hau egunero betetzen da. Aurtengo Aste Nagusiak kalitatezko kartela eskaintzen du, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren.

PLAZA BARRIA 2014 MUNDUKO MUSIKAK. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira

LARUNBATA 16a

LA ORQUESTA DEL SOLAR (Cuba-Latindar Amerika /Salsa & Latin Jazz)

IGANDEA 17a

B.C.U.C.

BANTU CONTINUA

UHURU CONCIOUSNESS (Hego-Afrika / gospel, hiphop, soul, reggae, rock)

ASTELEHENA 18a

PASADENA

ROOF ORCHESTRA (Ingalaterra / swing-a)

ASTEARTEA 19a

EÑAUT ELORRIETA “DESERRIKO KANTAK”

ASTEZKENA 20a

Kristin Asbjørnsen (Norbegia / Gospel, afrikar erritmoak, norbegiar jazz garaikidea, folk eta sakrar musika)

OSTEGUNA 21a

PANSEQUITO y AURORA VARGAS (Kadiz-Sevilla / Flamenkoa)

OSTIRALA 22a

TRAVELLIN’ BROTHERS

BIG BAND + Magnolia Gospel Choir + gonbidatuak (Swing & Blues)

LARUNBATA 23a

XXIII BILBO REGGAE SPLASH:

RICKY GRANT + PRINCE JAMO (JAMAIKA / U.K.)

 

Enkarnazio eliza

Enkarnazio Eliza musika klasikoa gustuko dutenentzako erromesaldi-tokia izango da aurten ere. Esparru hau egunero betetzen da urte guztietan. Arratsaldeko zortzi terdietatik aurrera, aparteko entzumena dutenentzako berealdiko musika.

ENKARNAZIOA. MUSIKA KLASIKOA. Kontzertuak arratsaldeko 20:30etan hasiko dira

LARUNBATA 16a

ORKESTRA EMPORDÁ +

LIRAIN ABESBATZA (Katalunia - Euskal Herria / Kamara Orkestra+Koroa)

IGANDEA 17a

SKALA-BRASS (MUSIKENE / Metale Boskotea)

Miguel Ángel Viñuela & Joan Boronat (Klabea / Violonchelo-a) (Leoi/Alikante)

ASTELEHENA 18a

ENDECHA: José Pla y Leionardo Alonso (Valentzia – Argentina / Klarinetea-kitarra)

ASTEARTEA 19a

Sébastien Authemayor & Marielle Gars (Frantzia / Pianoa-Bandoneoia)

ASTEAZKENA 20a

HABEMUS QUARTET+Susana Gordon (Madril, Asturias, Frantzia, Txequia, Balear irlak / 2 bibolin, biola, bioloncello-a+Sopranoa)

OSTEGUNA 21a

Antzinako Musika 1500 (Galiza / Ahotsa, organoa, kitarra, arpa, irristailudun tronboia, flautak, txirimia, bihuelak, fidula, perkusioia)

OSTIRALA 22a

Marta Huarte, Toni Marsol y Eugenia Gasull (Katalunia-Euskal Herria / Sopranoa, Baritonoa, Pianoa)

LARUNBATA 23a

SONAR BOSKOTEA (Portugal, Galiza, Euskal Herria / Flauta, oboea, klarinetea, tronpa eta fagota)

 

Bilborock, pop-rock lokala

Bilborockek Pop Rock erakusketa antolatu du aurten ere. Aste Nagusi honetan, Pop-rock erakusketaren XXVIIIIV. edizioa ospatuko da. Erakusketa arratsaldero izango da, 20:00etatik aurrera. Pop Rock talde lokal desberdinak izango dira, guztira 17 kontzertu programatu direlarik.

BILBOROCK. POP-ROCK LOKALA ERAKUSKETA. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan izango dira

LARUNBATA 16a

LONGBOARDS

LOS BRAZOS

(SURF-ROCK’ N’ BLUES)

IGANDEA 17a

MATUTANO

DABELYU

(METAL ACTUAL-STONER)

ASTELEHENA 18a

NIKITA JAZZ

ARESAN SOUND CREW

(SOUL-HIP-HOP)

ASTEARTEA 19a

HIGHLIGHTS

MIDNIGHT ROAD

(HARD ROCK)

ASTEZKENA 20a

MALASIENTO

MEMORIA DE PEZ

(ROCK & ROLL)

OSTEGUNA 21a

AIZKORAK ZORROZTU

EDUCADOS

(ROCK ALTERNATIBOA)

OSTIRALA 22a

SIN RUMBA FIJA

BOSTENBOR

(FOLK-POP & FUSSION)

LARUNBATA 23a

KNIVES

UNBREATH

(METAL)

 

Pergola

Doña Casilda Parkeko Pergola esparruak musika-egitarau bikoitza eskainiko du egunero. Goizetan, eguneko poteo-orduan, bilbainadak entzuteko aukera egongo da Los Txikis, Beti Aurrera, Los 5 Bilbainos, Irrintzi, edota Gau Pasa taldekin.

Eta gauetan, DJ Luis Carlos del Pozoren eskutik musika-irekiera entzun ondoren, gaueko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da hainbat talderekin. 23:30ean hasiko da.

BILBAINADAK PERGOLAn. Kontzertuak eguerdiko 12:00etan hasiko dira

IGANDEA 17a

LOS TXIKIS

ASTELEHENA 18a

BETI AURRERA

ASTEARTEA 19a

LOS 5 BILBAINOS

MIÉRCOLES 20

IRRINTZI

OSTEGUNA 21a

GAU PASA

OSTIRALA 22a

BETI AURRERA

LARUNBATA 23a

LOS TXIKIS

IGANDEA 24a

LOS 5 BILBAINOS

 

GOATEKEAK PERGOLAn. 21:00 - 22:30 eta EKITALDIAK 23:30ean

LARUNBATA 16a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: HELENA BIANCO Y LOS MISMOS

IGANDEA 17a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: TANGO GAUA: “SUR LA LUNA AL REVÉS”

ASTELEHENA 18a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: BOLERO GAUA: “TRÍO MEDIA NOCHE”

ASTEARTEA 19a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: BILBAO LA NUIT: PASCUAL MOLONGUA

ASIER BILBAO SHOW

ASTEZKENA 20a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: MARIACHI IMPERIAL: “ELEGANCIA MEXICANA”

OSTEGUNA 21a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30: HABANERA GAUA: “LA BARCA DE MITJANA”

OSTIRALA 22a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CARLOS DEL POZO

23:30ean: FORMULA V

LARUNBATA 23a

21:00etatik 22:30etara: DJ LUIS CALABOR

23:30ean: LOS BRINCOS

 

Bilboko Udal Musika Banda Kioskoan eta berbenak Areatzan

Kioskoan eskainiko den goizeko musika-egitaraua Bilboko Udal-Bandaren kontzertua izango da, eguerdiko 12:00etan. Berbenak gauen izango dira, Arenalean.

BERBENAK AREATZANan 23:15ean eta 01:45ean

LARUNBATA 16a

BIORRITMOS

IGANDEA 17a

BABEL COVERS

ASTELEHENA 18a

AKERBELTZ

ASTEARTEA 19a

SUPREMOS

ASTEZKENA 20a

REMIX

OSTEGUNA 21a

BIORRITMOS

OSTIRALA 22a

EGAN

LARUNBATA 23a

REMIX

 

Antzerkia

Aste Nagusia antzerkigintzaz Beteta dator beste behin ere. Udalak 15 antzerki-ekitaldi antolatu ditu. Bertan, kalitate handiko hainbat talde lokal, nazioko edota nazioarteko taldeen lanak ezagutzeko aukera egongo da. Horietatik 10 ekitaldi testu gutxirekin eskainiko dira eta beste 4 zeinu bidezko interpretazio bidez. Kale-antzerkia Arriaga Plazan izango da, bi txandatan (13:30ean eta 21:30ean).

Umeentzako egitaraua

Doña Casilda Parkea Aste Nagusiko txikientzako txoko bihurtu da. Aurten, Txikigunea bigarren aldiz antolatu dute bertan. Bertara hurbiltzen diren haur zein guraso edo laguntzaileek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute.

Gaztetxoek haur-antzerkia ikusteko aukera ere izango dute. Kolorez betetako zortzi taldek parte hartuko dute, arratsaldeko 19:30ean (igandea 17a izan ezik, Balearen desfilea dela eta), Gas Plazan.

Kirol ekitaldiak

Aste Nagusia gure kirolaz gozatzeko bereizgarri osotu eta zabal bat da. XXXVI “Villa de Bilbao” Traineren Estropada igandean 17an izango da, eguerdiko 12:00etan; Aste Nagusia Pilota Txapelketa egunero egongo da ikusgai La Esperanza Pilotalekuan; horrez gain, bertako kirolaz gozatzeko aukera ere egongo jaietako egunetan.

Bertsolariak, gastronomia eta folka

Aste Nagusiak gure folkloreaz gozatzeko egitarau zabal eta osotua eskaintzen du. Goizeko ohiko gastronomi-lehiaketak ere izango dira Arenalean. Alde Zaharrean folklore eta herri-kultura ikuskizunak egongo dira. Bertsolariak Santiago Plazan arituko dira eta txistulariak, euskal dantzak eta erromeriak garaiko dantzekin Plaza Barrian egongo dira ikusgai, egunero, arratsaldeko 20:00etan. Alde Zaharrean bilbainadak entzuteko aukera egongo da Bilbotarrak taldearen eskutik, baita erraldoi eta buruhandien eguneroko ibilarteak Alde Zaharrean, Zabalgunean eta Arenal kaleetan ere.

Su artifizialak

XXIV Nazioarteko Villa de Bilbao Sari Nagusia eta Erakusketa Egitarauaz beste behin ere gozatzeko aukera egongo da. Su artifizialak dira, dudarik gabe, Bilboko jaietako ikuskizunik jendetsuenak. Suak gaueko 22:45ean hasiko dira, Aste Nagusiak eskainitako beste ikuskizun batzuen amaierekin bat egiteko.

Integrazio eta sarbide neurriak

1994tik hona, Bilboko Udaleko Jaien Sailak herritar guztientzako aproposa den eskaintza bermatu ahal izateko lan egin du. Eskaintza honek minusbaliotasuna duten pertsonen parte hartzea bultzatzen du, aisialdirako parekatze-aukerak sustatuz.

- Aurten, irakurketarako zailtasunak dituen orok Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.net) egitarauaren laburpena entzumen-pilulen bidez entzun ahal izango du, euskeraz zein gaztelaniaz.

- Zeinu bidezko agerraldia agurra egiterako orduan, baita elkarrizketak dituzten pregoi eta kaleko zein umeentzako antzezlanetan ere.

- Udalak jaien esparruen gehiengoak eraberrituko ditu, minusbaliotasuna duten pertsonen sarrera eta agerraldia errazteko asmoz. Abandoibarrako kontzertuetan eta Enkarnazio elizan hainbat esparru erreserbatuko dituzte helburu honekin.

- Jaien egitaraua zein kartelaren egileak berak egindako deskribapena, braille eran eskainiko dira. Zerbitzu-puntu estrategikoetan jaso ahal izango da, hala nola, Bilboko Turismo Bulegoetan edota ONCE egoitzan.

- Ikusmen-minosbaliotasuna dutenentzat Marijaia Erreprodukzioa egongo da. Ume minusbaliotuentzat arrapala berezia Gargantuan, eta monitore espezializatuak Txikigunean.

- Komuna egokituak jai esparruan.

- Autobus-zerbitzuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa