Patrick Grijalvoren erakusketa Naratan ikusgai egongo da irailaren 13ra arte

uriola.eus 2014ko uzt. 16a, 08:54

Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan den Patrik Grijalvok erakusketa aurkezten zuen atzo Narata espazioan. 2012 urtetik Bilbao Arte Fundazioak eta Narata espazioak lankidetza hitzarmena mantentzen ditu.

Aurten aukeratutako artista Patrick Grijalvo da. Bere lana irailaren 13ra arte izango da ikusgai  partikular de Indautxun dagoen Narata espazioan; astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:00 etara eta 16:30etatik 20:00etara. Kontuan hartzekoa da, Narata itxita egongo dela abuztuaren 9tik 24ra.

Patrick Grijalvo Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, argazkilaritza eta ikusentzuneko alorrean, eta ikasturte bat egin du Greziako Athens School of Fine Arts zentroan. Hainbat erakusketa egin ditu, kolektiboak zein indibidualak. Beste askoren artean: "Neutral Space" Bilbon eta Rotterdam-en, “RRothko Serie” Austrian, "Oporrengatik irekita" Bilboko Michel Mejuto galerian, Ibilarte 2012 Ondarea erakusketa aretoan, Hospiz Gallery St. Christoph-en (Austria, 2012) eta Ibilarte 2011 Bilboko Alhóndigaren erakusketa aretoan, adibidez.

Aurten, 31 artista eta 2 kolektibo artistiko egiten ari dira egoitza artistikoa Bilbao Arten, Bilboko zentro honek BBK Fundazioaren laguntzaz sortzaile gazteei eskaintzen dizkien bekei esker. Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko 1998an sortu zenetik, Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da. Helburu horri begira, beste zenbait jardueraren artean, Bilbao Artek, Narata espazioarekin mantentzen duenaren moduko lankidetzaren programak garatzen ditu.