Bilbo, hizkuntza aniztasuna ikertzeko mintegi baten egoitza

uriola.eus 2014ko uzt. 16a, 12:56

www.ekogunea.net

Irailaren 17tik 19ra, hirietan dagoen hizkuntza-aniztasunaren abantailak aztertzea eta ekonomia, gizarte eta kultura-mailako garapenerako hizkuntza-aniztasunaren aprobetxamendua sustatzea helburu duen mintegia egongo da Alondegian.

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Europako Kontseiluak “Hizkuntza-aniztasuna, kulturarteko hirientzat aktibo” izeneko mintegia antolatuko dute. Mintegia irailaren 17an, 18an eta 19an izango da, Bilboko Alondegiko Bastida Aretoan. Mintegian, hirietan dagoen hizkuntza-aniztasunaren abantailak aztertuko dituzte eta ekonomia, gizarte eta kultura-mailako garapenerako aprobetxamendua sustatuko dute.

Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatutako Europako Kulturarteko Cities Programaren barruan dago mintegia. Helburua aniztasunari eta integrazioari lotutako ideia eta praktika berriak sustatuz, kulturartekotasunarekin konprometitutako hirien sare bat sortzea da. Hori parte hartzen duten hiriek elkar ezagutuz eta esperientzien berri elkarri emanez.

Aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzuteko ikaskuntza-komunitatea da definizioz sarea. Besteak beste, Dublin, Londres, Bartzelona, Berlin, Oslo eta Lisboa daude sarean eta elkarri gai honi lotutako esperientzien berri ematen diote eta ezagutzak partekatzen dituzte.

Cities Kulturarteko programa

Europako programa honen barruan, datorren mintegiaren gaia hirietan dagoen hizkuntza-aniztasuna izango da. Hizkuntza-aniztasuna toki-mailako garapean indartzeko ahalik gehien aprobetxatzen jakin behar dugun aktibo moduan ulertu behar dugu.

Lan-saioen barruan hizkuntza-aniztasunarekin zerikusia duten zenbait gai aztertuko dituzte mintegiko parte-hartzaileek. Hona hemen gaiak:

- Hizkuntzak eta kultur ondarea: hizkuntza-aniztasunaren sustapenean liburutegiek, museoek eta beste erakunde batzuek duten rola.

- Hiria eta hizkuntzak: hirian isla duten hizkuntzen analisia. Hizkuntza-aniztasunaren onarpena eta ikusgai egoteko espazioak (aldizkariak, irratia, gizarte-sareak eta abar).

- Lengoaiaren defentsa eta aktibismoa: gizarte eleanitzetan izaten diren hizkuntza-politiken garapenari buruzko eztabaida.

- Hizkuntzak eta ekonomia: hizkuntza-aniztasunaren balioa hiriko ekonomian. Aniztasun horrek lehiatzeko dituen abantailen aprobetxamendua. Enpresen rola.

- Hizkuntzen ikasketa soziala eta toki-mailakoa: ikasketen sare informalen rol gero eta garrantzitsuagoa eta truke linguistikoa hirietan.

Mintegian, gutxi gorabehera, 50 pertsonak parte hartuko dute. Cities Kulturarteko Sareko zenbait hiritakoak diren parte-hartzaile horiek adituak dira kulturartekotasunarekin, aniztasunarekin eta integrazioarekin zerikusia duten gaietan. Aurreikusitako lan-arloetan praktika onak aztertuko dituzte.

Bilbo: Cities Kulturarteko Sareko agente aktiboa

Europako Kontseiluak bere ekintza-programaren barruko jarduera hau burutzeko Bilbo aukeratu du, Bilbok Europako sare horretan duen rol aktiboa eta duen hizkuntza-arloko egoera kontutan hartuta. Bilboko Udala tokiko aniztasunaren kudeaketa-estrategia berria diseinatzeko prozesuan murgilduta dago orain. Eta, hain zuzen, ekintza-neurri batzuk hartuko ditu Europako programa horren bidez lortutako ezaguera praktikoa eta teorikoa kontutan hartuta.