Bizkaiko Garraio Patzuergoak adierazi duenez, Kutxabankeko kutxazainetan Barik txartela diruz betetzeko aukera egongo da aurrerantzean. Gainera, erabiltzaileek orain arteko gehienezko 90 euroko errekarga baino handiagoa egin ahalko dute. Halaber, ez da beharrezkoa izango Kutxabankeko kreditu txartela erabiltzea Barik txartela zamatzeko, beste banku edota finantza erakundeetako txartelak ere onartuko ditu.
Bilbon, Kutxabankeko 24 kutxazain prestatu dituzte gaurtik aurrera zerbitzu hori emateko. Bizkaian, osotara, 83 kutxazain dira.
Teleka bidez ere bai
Kutxabankeko Teleka kutxazainek bai pantaila bai inprimaki bidez diru kontsultak eta informazio eskaerak egiteko aukera emango dute.