Jose Maria Larrazabal eta Carlos Terronek irabazi dute 2014ko Bilbainada lehiaketa

uriola.eus 2014ko uzt. 17a, 09:00

www.bilbaoturismo.net

2014ko Bilbainada lehiaketaren XXVI edizioan, Jose Maria Larrazabal Alzagak eta Carlos Terron Sotok irabazi dute sari nagusia, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Bata zein bestea Bilbaina lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako hainbat kanturen egileak dira. Carlos Terronek Bilbao Botxito, mi tierra izenburuko bilbainadarekin irabazi du aurtengo lehiaketa, eta iaz akzesit bat lortu zuen Del Bocho y marchoso kantuagatik. Bestalde, Larrazabalek Aire bilbotarrak izenburuko bilbainadarekin eskuratu du aurtengo saria, 2010, 2012 eta 2013ko edizioetan lortutako garaipenei jarraipena emanez.

955 euro eta oroigarri bana eman diete sari nagusi bezala eta epaimahaiak, 420 euro eta plaka oroigarri bana eman die saritutako zortzi akzesitei. Horien artekoa dago Azkuna tiene su habanera izenburukoa, Veronica Dominguezena, berrikitan hil den Bilboko alkatea protagonista duen lehendabiziko bilbainada saritua.

Epaimahaia Ibone Bengoetxea, lehen alkateordea eta Kultura eta Hezkuntza Sailaren arduraduna; Iñaki Uranga kantaria eta El Consorcio taldeko kidea; Txomin Mujika, BilbaoMusika udal erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea; Amagoia Loroño, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoko zuzendaria, eta Enrique Campos, lehiaketa antolatzen duten Radio Nervion eta TeleBilbaoko zuzendariak osatu dute.

Sariak Aste Nagusiko ostiralean banatuko dira, 12:00etako ohiko kontzertua baino lehen, Casilda Parkeko Pergolan. Era berean, saritutako kantuak CD batean bilduko dira eta hau, genero musikal hau biziberritzeko urtero Arriaga Antzokian egiten den gala berezi batean aurkeztuko da.