Lantegi Batuak urritasuna duten pertsonek kudeatutako taberna ireki du Bilbon

uriola.eus 2014ko uzt. 18a, 08:39

Iturria: www.lne.es

Diversity du izena eta mota guztietako edariak eta pintxoak eskaini ezezik, gosariak eta ogitartekoak ere prestatzen ditu eta irailetik aurrera eguneko menua martxan ipintzeko asmoa du.

Lantegi Batuak urritasuna duten zortzi pertsona langile dituen ostalaritza lokal berria ireki du Bilbon Barroeta Aldamar kaleko 7an. Lau emakume eta lau gizon hura gestionatzeaz arduratuko dira, horretarako, Lanbide eta Peñaskal Fundazioaren eskutik jaso dituzte elikagai maneiu eta ostalaritzan arreta eta zerbitzu prestakuntzak.

Lantegi Batuak urritasuna duten pertsonei lan egiteko aukera ematea eta eta lan mundunduan barneratzea du helburu. Bilbon, erakundeak mundu mailako 20.000 turista hartzen dituen BBK Bilbao Good Hostel aterpetxea martxan du, non, urritasuna duten 12 pertsonek lan egiten duten.

Bizkaian bidea zabalduz

Bizkaiko enplegu babestuaren eremuan dimentsiorik handiena duen enpresa ekimena da Lantegi Batuak. Gaur egun lan aukerak sortzen dituzte urritasun ezberdinak dituzten 2.300etik gora pertsonentzat, bai industria jardueretan, bai zerbitzukoetan. 1.000tik gora bezero publiko eta pribatuko zorro bat dute eta presentzia sektore ugaritan, besteak beste, marketin zuzena, lorezaintza, automozioa, ekipamendu elektrikoak, energia berritzaileak eta zerbitzu osagarriak.