Euskal Encounterrek 5.700 bisitari baino gehiago batuko ditu BECen gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko uzt. 24a, 08:25

Euskal Encounterren 22. edizinoa informatikarien party erraldoia izango da. Zale eta adituek alkar ezagutzeko aukerea izateaz gan, tailerrak, lehiaketak, berbaldiak eta beste makinatxu bat jarduera izango ditue aukeran. Lekuak aspaldi amaitu ziran.

BECeko 35.000 metro koadro beteko ditue 5.700 informatikariek, eta Internetera konektetako 20 Gbps eukiko ditue. Sei arlo nagusi izango ditu partyak: Eszena (arte digitalak), Hardwarea, Software librea, Jokoak, Beste jarduera batzuk eta Berbaldiak eta tailerrak.

Izena emon ez dabenentzako, kanpotik datozen bisitarientzako OpenGune edegiko dabe, bertan informatika arloko enpresek produktuak aurkeztuko ditue, eta berbaldiak eta erakusketak egingo dira gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz.

Egitarau osoa, hemen.

Bizkaie!