Munduko 14 jauzilari onenak Salbe zubitik saltoka

uriola.eus 2014ko uzt. 21a, 10:30

Red Bull Cliff Diving ekitaldiaren egoitza izango da Bilbo beste sei hirirekin batera. Irailaren 20an, 27 metroko garaiera duen Salbe zubitik mundu mailako jauzilari onenek salto egingo dute.

2014ko World Series-en baitan lau saio jokatu dira jada: La Habana (Kuba), Fort Worth (USA), Inis Mór (Irlanda) eta Krageron (Noruega). Munduko jauzilari onenek Azores irletan (Portugal) izango dute hurrengo hitzordua larunbatean, uztailak 26. Bilbon irailaren 20an lehiatuko dira eta, azkenik, Yucatanen (Mexico) urriaren 18an.

Salbe zubitik saltoka

Irailaren 20an, 15:00etan, munduko 14 jauzilari onenak La Salben zubira igoko dira 27 metroko jauizietan lehiatzeko.

Aurkezpena bihar

Bihar aurkeztuko du Bilbo Red Bull Cliff Diving ekitaldiko egoitza bezala 11:30ean Turismo Bulego atarian egitekoa duten ekitaldian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Nora Sarasolak, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak; Gabino Martinez de Arenazak, Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiak; Orlando Duquek, Red Bull altuera handiko jauziko munduko lehen txapelduna eta bi record Guiness duenak; eta Bernhard Kletzmair, Red Bull Espainiako zuzendari nagusiak.