Jose Otero artista bisualak bere ‘fetix gorbatak’ Bilbora ekarri ditu

uriola.eus 2014ko uzt. 23a, 08:21

Bildumak ‘Nire gorbatak Bilbon’ du izena eta irailaren 6ra arte ikusgai izango da EspacioAerre aretoan. Jantzi-gehigarri diren 20 gorbata, lau gorbata-alkandora konjunto eta espazioan interbentsio eta indar bisual eta tamaina handiko bi obrek osatzen dute kolekzioa.

Lehen aldia da bilduma Euskal Herrira heltzen dela, New Yorken, Buenos Aires eta Argentinako beste hainbat hirietan egon eta gero. Bizkaiko hiriburuan, EspacioAerre aretoan dira ikusgai, Unibertsitateen hiribideko 2. zenbakian.

20 urteko ibilbidea

Jose Ignacio Oterok 20 urte daramatza fetix-gorbata kolekzioa garatzen, pop estetika, materialen esperimentazioa eta birziklapena bateratzen dituena. Gainera, Andy Warhol, Duchamp edo Paco Rabanne ditu erreferente bere diseinuak sortzerakoan.