Bilbon, ura edateko, janariak maneiatzeko, norbere burua garbitzeko edota garbitzeko iturria zabaltzea ekintza xume-xumea da, Uraren Mahaiak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak uraren kalitatea bermatzeko egiten duen aurre lanari esker egin daitekeena. Uraren Mahaiak, hain zuzen ere, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak eta Osasun eta Kontsumo Sailak urari dagokionean dituzten zereginak koordinatzen ditu.
Bilboko udalerriak bide bi ditu urez hornitzeko: lehenengoa Ordunteko Sistema da eta bertatik 233.000 biztanle hornitzen dira. Bilboko Udala da ura bildu, bideratu, edangarri egiteko tratamendua eman, urtegian bildu eta handik kontsumitzaileen hartuneraino eramateko ardura duena. Bigarren bidea Zadorrako Sistema da, 130.000 biztanle hornitzen dituena. Sistema horren ardura Bilbao Bizkaia ur Partzuergoarena da ura udalerriko biltegietaraino iritsi arte; hortik aurrera, Udalak banatzen die kontsumitzaileei. Bide honetatik heltzen den uraren kontrolak eta analisiak Ur Partzuergoak egiten ditu eta behin ur-biltegietara iristean, Uraren Mahaiak.
EKUIS Sistema
Ingurune horretan, bada, Bilboko Udalak du gizakiak kontsumitzen duen uraren autokontrolaren ardura, kudeatzailea den aldetik (ekoizlea eta banatzailea), eta kontsumitzailearen txorrotako uraren kontrolaren ardura, udalerri den aldetik.
Horregatik, indarreko legerian adierazitakoa betetzeko, Bilboko Udalak, kontsumo publikorako uraren horniketa-sistema legez, badu Kontrol eta Zainketako Unitate (KZU) bat. Horren bidez, hornikuntzarako sistemak, uraren kalitatea, hartuneak eta instalazioak eta hodien, ur-biltegien, banaketa-sarearen eta uren tratamendurako sistemen egoera kontrolatu eta zaintzen du. Informazio hori guztia, EKUIS Sistemara igortzen da, informazio-sistema publikoa eta nahitaezkoa; hor uraren analisien datuak jartzen dira, lehenengo erkidego mailakoak eta gero, estatu mailakoak.
%100 egokiak
Analisien maiztasuna egiteko kontuan hartzen da autokontrolerako laginketak edo kontsumitzaileen txorrotakoak diren; lagin-kopurua hornitutako pertsona-kopuruaren eta tratatutako, biltegiratutako edo banatutako ur-bolumenaren (m3-tan adierazia) araberakoa da. Irizpide horiek kontuan hartuta Uraren Mahaiak laginketa-puntu batzuk finkatu ditu, Bilboko uraren kalitatea zer-nolakoa den adierazteko:
1. Autokontrolerako laginketa-puntuak:
- Bidea: laginketako 13 puntu
- Biltegiak: laginketako 16 puntu
- Banaketa-sarea: laginketako 20 puntu
2. Kontsumitzaileeen txorrotako laginketa-puntuak
- Laginketako 24 puntu
Puntu horietako laginak ez ezik, beste lagin batzuk ere hartzen dira, edateko urarekin zerikusia izan dezaketen gorabeheren jarraipena egiteko, hornidura-zerbitzua kentzea kasu.
2013an eta 2014ko orain arteko hiletan laginen plangintza bete egin da. Iaz, Udal Laborategiak 809 lagin aztertu zituen eta horietako %99,5ek emaitza egokia izan zuten (hasieran ez-egokiak diren laginak errepikatu egiten dira, legerian ezarritakoaren arabera). 2014ko urtarriletik maiatzera bitartean, 335 lagin aztertu dira eta horietako %100 izan dira egokiak; hortaz, Bilbon kontsumitzen den uraren kalitatea oso ona dela esan dezakegu.
|
Jasotako lagin-kopurua 2013 |
Jasotako lagin-kopurua 2014 (urtarrila-maiatza) |
Kanala |
239 |
99 |
Biltegiak |
92 |
36 |
Sarea |
223 |
102 |
Txorrotekoa |
255 |
118 |