Aste Nagusia 2014

Udal Bandak Musikarekiko duen grina hainbat agertokitara zabalduko du jaietan

uriola.eus 2014ko abu. 13a, 10:13

Hitzordu nagusia Areatzako Kioskoan izango da, abuztuaren 17tik 24ra, eguerdiko 12:00etan Bilboko Bandaren zuzendariorde den Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean. Gainera, maila handiko zuzendariek ere parte hartuko dute gonbidatu gisa, Iker Sanchez eta Juan Jose Oconek, esaterako.

Bilboko Udal Musika Bandak, aurten ere Bilboko jaietan parte hartuko du bete-betean. Bandako interpretatzaileek, 40tik gora, haien musika hainbat agertokitara eramango dute Aste Nagusian. Iñaki Urkizuk, taldearen zuzendariordeak, programatutako kontzertu gehienak zuzenduko ditu, baina zuzendari nabarmen batzuk ere arituko dira gonbidatu gisa, Iker Sanchez eta Juan Jose Ocon, esaterako.

Uztaileko oporren ondoren, Bandak bere kontzertuen jarduerari heldu zion berriro ere pasa den abuztuaren 8an, Erruki Etxean eman ohi duen kontzertuarekin. Musika alaia eta dantzagarria eskaini zieten Bilboko etxe ezagun honetako egoiliarrei eta haien senideei. Errezitaldi itxi horren ondoren, bilbotar guztiek Bandaren musika entzuteko aukera ugari izango dute. Lehenengoa, ostegun honetan, abuztuak 14, 17:15etan, taldeak bere akorde eta martxekin Etxebarria parkeko barraken inaugurazioan parte hartzen duenean.

Programak jarraitu egingo du ostiralean, hilak 15ean, Begoñako Basilikan eskainiko den kontzertuarekin. 11etatik aurrera, Iñaki Urkizu Bandaren zuzendariordeak euskal musikaren programa bat zuzenduko du, Feliciano Beobide, Pablo Sorozabal, Resurrección Maria de Azkue, José Franco, Marcelino Amenabar eta Avelino Aguirre musikagileen piezak barne hartzen dituena. Begoñako Andra Mariaren festa herrikoia ospatzen duen kontzertu hau ‘Begoñako Andra Mari’ himnoarekin amaituko da, Arturo Intxaustik konposatua.

Abuztuaren 17tik 24ra, Banda, Areatzako Kioskoan bilbotarrekin duen hitzordura itzuliko da. Aste Nagusiarekin batera, taldeak bere errepertorio herrikoia entzutera gonbidatzen du publikoa, egun hauetan, estilo ezberdinen artean, euskal musika, pasodobleak, zartzuelak, operetak nahiz Brasilgo konposaketak eta soinu bandak ere eskainiko dituelarik.

Aste Nagusian Udal Bandak zortzi kontzertu eskainiko ditu Areatzako kioskoan goizeko 12:00etan eta Banda Iñaki Urkizu eta bi zuzendari gonbidatuen aginduetara tartekatuko da. Toke pertsonala emango diote zuzendari gonbidatuek, Iker Sanchez (abuztuaren 20an eta 21ean) eta Juan Jose Ocon (abuztuaren 23an eta 24an). Iñaki Urkizu, Bandako zuzendariordea, izango da batuta gidatzean abuztuaren 17an, 18an, 19an eta 22an.

Ohikoa den bezala, abuztuaren 22an, ostirala, eskainiko duen kontzertuan, gonbidatu gisa gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko du. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musika Bandako interpretatzaileenarekin (40 baino gehiago) batuko dutenak, kontzertuaren bigarren zatian.

Aste Nagusian aukeratutako programek beti kantu herrikoiak eta jai-girokoak uztartzen dituzte. Horrela, igande honetan, abuztuak 17, Areatzako Kioskoan eskainiko duen Aste Nagusiaren lehen kontzertua, Iñaki Urkizuren batutapean,  José María Martín-en ‘Lagartijilla’ pasodoblez eta Cándido Flores-en `Zoraya´ arabiatar dantzaz abiatuko da, eta horren ondoren, Pablo Sorozabal-en ‘Black el payaso’ (foxtrota eta martxa) eta Jesús Guridi-ren `Amaia´ operako ezpata dantza entzuteko aukera izango da. Gero, Roger Fletcher-en `March for a  new era´, Naohiro Iwai-ren `American graphity´, Richard Egües-en `Bodeguero´ eta Juan Tizol-en `Caravan´ delakoen txanda izango da. Amaitzeko, Bandak Rafael Hernández konposagilearen `El cumbanchero´ eskainiko du.

Gainera, egun horietan zehar, abuztuaren 17tik 24ra, Udal Bandak Vista Alegreko zezenketak ere girotuko ditu bere musikarekin, 18etatik aurrera.

Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuak Aste Nagusian:

- Abuztuak 14, 17:15. Barraken inaugurazioa. Etxebarriako Parkea.

- Abuztuak 15, 11:00. Kontzertua Begoñako Basilikan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

- Abuztuak 17, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

- Abuztuak 17, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 18, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

- Abuztuak 18, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 19, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

- Abuztuak 19, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 20, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iker Sanchez.

- Abuztuak 20, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 21, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Iker Sanchez.

- Abuztuak 21, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 22, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Bilboko Udal Musika Banda eta gonbidatua: Ziekoko Gaiteroak. Zuzendaritza: Iñaki Urkizu.

- Abuztuak 22, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 23, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Juan Jose Ocon.

- Abuztuak 23, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.

- Abuztuak 24, 12:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Areatzako Kioskoan. Zuzendaritza: Juan Jose Ocon.

- Abuztuak 24, 18:00. 2014ko Aste Nagusia kontzertua. Zezenketa Vista Alegreko Zezen Plaza.