Aste Nagusia 2014

Kontsumo arduratsua bultzatzeko materiala prestatu dute Etorkintzak eta konpartsek

uriola.eus 2014ko abu. 14a, 13:26

Bilboko Konpartsak eta Etorkintza fundazioak, jaigunean alkoholaren kontsumo arduratsua sustatzeko ekimen berria aurkeztu dute. Jaietan parte hartuko duen jendeari "ondo pasatzea eta disfritatzea" proposatu diote.

Konpartzek eta Etorkintzak kontsumo arduratsuaren alde egin dute "farra botatzea eta gehiegikeria ez baitira kide onak". Ondorioz, alkohola eta beste sustantzia batzuk hartzearen prebentzio eta kontsumo arduratsuaren ideia bultzatzeko materiala kaleratu dute. Alde batetik, konpartsakideei lehen sorospen gida bat prestatu diete eta Aste Nagusira gerturatuko diren lagunei, kontsumoaren inguruko hainbat argibide ematen dituen panfletoa.