The Hole (Zuloa), kabareta, antzokia, burlesquea, zirkua, musika eta umore asko nahasten dituen oso show fresko eta lotsabakoa da. Eta gainera tonu dibertigarri, kanalla, probokatzaile eta oso sentsualean egiten du. Horrela, emanaldi bakoitza, Bilbo hankaz gora jarriko duen jai handia izango da… Arriaga Antzokia bera ere hankaz gora jarri eta gero.
Izan ere, The Hole ikuskizunak irauten duen bitartean Arriaga Antzokiak itxura erabat desberdina izango du ohi duenarekin alderatuz. Dagoeneko besaulki patioa erabat baztertu da, eta bere lekuan mahaiak eta aulkiak jarri dira, antzokia kabaret areto bilakatuz. Bertan jan eta edan ere ahal izango da ikuskizunaz gozatu bitartean. Beraz, aukera paregabea izango da antzokiaren oso ikuspegi desberdina ikusteko antzezlan baten emanaldian, eta horrek beste erakarpen puntu bat ematen dio ikuskizunari.
The Hole, Bartzelona, Malaga, Valladolid, Santander eta, batez ere, Madril bezalako hirietan lortutako arrakasta handiaren ondoren helduko da Bilbora. Esan behar da Madrilen erabateko arrakasta izan duela bi denboralditan. Ikus-entzuleak aho zabalik geratuko dira nazio eta nazioarte mailako artista handiek eskainiko dituzten emanaldi ikusgarrienekin. Arriaga Antzokiko tenperaturak gora egingo du, ikus-entzuleen animoak bezala, musika, striptease iradokitzaile, zirkuko ikuskizun sinestezinen eta maitasun istorio handiaren arteko konbinazio bikainari esker. Eta hori guztia, bat ere zuzena izango ez den Zeremonia Maisuaren (ZM-MC) gidaritzapean. Bilbon, funtzio batzuetan lan hori La Terremoto de Alcorcónek egingo du, eta beste batzuetan Quequék, biak ere, inor hotz uzten ez duten eta gau bakoitzean (eta batzuetan birritan, egun batzuetan Arriagak funtzio bi jasoko baititu) lehen mailako show-a agintzen duten artistak.
Zer da The Hole?
Ikuskizuna Yllanaren, Letsgoren eta Paco Leónen arteko lankidetzatik sortu zen. Argumentua hau da: Zeremonia Maisuak (ZM-MC) festa handia antolatu du bere etxe handian, eta adiskide guztiak gonbidatu ditu bertara. Gonbidatuei arreta eskaintzeko, Giltzaina, Maiordomoak eta etxe handiko gainerako zerbitzariak daude. Leitmotiv-a, bat ere konbentzionala ez den bere maitasun harremanaren berri ematea da.
Sarrerak
- 12 eta 42 euro bitartean. “The Hole experience” sarrera bereziak, eszenatokian bertan, 49 euroren truke. Abuztuaren 14tik 17ra beherapenak egongo dira.
- Salgai www.teatroarriaga.com web gunearen eta 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiko salmenta ordutegian.