Indarkeria sexista

Gizon bat atzeman dute Bilbon bere bikotekidea kolpatzea egotzita

uriola.eus 2014ko abuztuaren 16a

Ostiral goizaldean, Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat axilotu zuen La Peñan. Auzokide batek ohartarazi zuen ohiuak entzuten zirela etxean.


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, erasoa goizaldeko 01:15 aldera izan zen. Ertzainak etxebizitzara gerturatzean, atxilotuak oldarkor egin zien aurre. Emakumeak azaldu zuen, eztabaidan zeudela eta gizonak kolpatu eta mehatxatu egin zuela.