Bilbotar edo bertara hurbiltzen diren guztiak ez dute atzemango lan astearen lehen eguna denik. Dendak irekita edo beste seinale txikiren batetik harago, bete beeko jai kutsu Bilboko kaleetan. Umeen Eguna eta Euskara Ikasten dutenen Eguna izendatu dute gaurko hau, jai egitarau osoan igarri ere ez ba da egingo. Goizeko 10etako Txupin eta Dianarekin hasi eta, ordu txikietan, izango diren Areatzako berbena edo Parkeko boleroekin bukatzeko. Egitaraua esan nahi dut, ordu horietan martxa duenak jarraituko duelako Txosnagunean edo beste hainbat tokitan.
Gaztetan joan zitzaigun Eba Dolado konpartsakideak soinean erabili zuen elastikoa datorkit, oraingoan, gogora. Genuen adinekoentzat eta izan genezaken denontzat zirela jaiak, sinesten zuelako. Nagusientzako, alegia. Bigarren adiera zuen, dena den, hori. Emakumezkoei dagokien errespetua eskatzea zuen, lemaren helburu nagusia. Ez umekeriarik egiteko, heldu bezala portatzeko, jaietan ere. Egun, EZ, EZEZKOA DA, bezala itzuli duguna. Hori esan nahi zigun Ebak batik bat: ‘Hazte (egin zaitez) Nagusia‘, aldarrikatzean.
Denentzako Aste Nagusia zela oihukatu zuten, aurten ere, bai pregoilariak, bai hedabide guztiak, inolako hutsik egin gabe. Jo dezagun, kasurako, euskal kirol zalea zarela. Egunero, esku pilota bizitzeko aukera dagoelako Esperantza kaleko frontoian, izarrik ezagunenak asteazkenetik aurrera Miribillako Bizkaia frontoian izango diren arren. Maila goreneko Zestapunta eta pala ere izango ditugu Miribilla hartan edo Errekalde zumardiko Club Deportivon. Zoazte Esperantzakora, dena den. Gabriel Aresti poeta handiak honako hau idatzi zuenez: “Bilbaoko Esperantza kalea oso labur, ilun eta meharra da...” eta nik diot Esperantzako frontoiaren etorkizuna hutsaren hurrena dela. Berehala eraitsi behar dutelako, trenaren geltokia egokitzeko eta inguru zaharkitu hori berritzeko. Ba da, berriro eraikiko dutela agindu duenik. Hala espero .dugu. Idi demak, aizkolari, harri jasotzaile eta beste herri kirolak maite dituztenak ere, asetzeko beste emankizun dituzte Areatzako kale erdian.
Musikatik ere ez dago aitzakiarik, adin edo gustuari dagokionean, Metalezko latsenetik bolerorik zaharkienera, edo jazzetik klasikora, folk edo country guztiak lekuko, egitaraua begiratzea, besterik ez da behar. Gastronomiaz ere arituko nintzela agindu nuenez, horra hor eskaintza, umeentzako tortilla eskolatik hasi eta marmitako arte, era guztietara eginiko bakailaoa edota haragi gutiziak ikusi eta dastatzeko aukera duelako Areatzako parkean. Honekin eta oraindik aipatzeko ditugun gaiekin, ez da zalantzarik Aste Nagusia denentzako pentsatua dagoela. Berreskuratu ditugun sokamuturrak edo goitibeheren lehia.