Ikurrinak omenaldi beroa jaso du Bilbon

uriola.eus 2014ko abu. 22a, 16:54

Euriari aurre eginez, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon "Geurea ikurrina" lelopean. Martxaren bidez, babesa agertu diote "euskal herritarrak munduaren luze-zabalean batzen eta identifikatzen gaituen ikurrari".

Plaza Eliptikotik abiatu da manifestazioa 13:10 aldera; eta udaletxe aurrean izan du bukaera. Momentu oro "ikurrina bai espainola ez!" bezalako oihuak entzun dira, baita independentziaren aldekoak ere.

Behin udaletxera aurrean, Oihana Bartra bertsolariak bertsoa eskaini du eta dantzari talde batek, Agintarienaren bidez ikurrina omendu du. Bukatzeko, Larraitz Cisnerosek, 2007ko Txupinerak, hartu du hitza azalduz, ikurrinaren normalizazioa bilatzen duetela, hori delako euskaldunak "batzen eta identifikatzen gaituen ikurra". Gauzak horrela, ikurrina "bizikidetza eta askatasun sinbolo" bat dela argi utzi du.

Aurten 120 urte bete dira ikurrina lehen aldiz jende aurrean altxatu zenetik; eta behin eta berriro izan dituen jazarpenak gogora ekarri dita Cisnerosek. Gauzak horrela, bilbotarrei ikurrina kalera ateratzeko deia luzatu die, "gure txoko eta balkoietara ateratzeko"; "hemen herrir eta nazio bat dagoela adierazteko".

Ikurrinarekin batera Palestinako ikurrina ere manifestazioaren hasieran ikusteko aukera egon da. Cisnerosek elkartasuna adierazi dio herri palestinarrari eta hiritarrei egingo diren elkartasun egitasmoetan parte hartzera gonbidatu die.

 

[2014/078/22] Ikurrinaren aldeko manifestazioa egingo dute gaur eguerdian