Konpartsek eta Udalak elkarlanean, Jai Batzorde Mistoak alegia, goitibeherak antolatu dituzte berriro ere, hainbat hurtaren ostean. Hitzordua goizeko 12:00etan hasi da eta jende ugari hurbildu da Zumalakarregira.
Ez dira goitibehera klasikoak soilik lehiatu. Irristaketa kirolak aurrerapauso handiak eman ditu eta inertziako kirol modalitate ugari ikusi ahal izan dira ziztu bizian udaletxeko errebueltetan behera: Neumatikak, Arrodamenduak eta Arinak -Gravity Bike, Street Bike, Long Board eta Drift Trike-. Saioa Euskal Ligarako baliogarri izan da.