Programaturiko ekitaldi guztietarako harrera onak eta bertaratzeak 2014ko Aste Nagusiko egitaraua berretsi dutela azaldu du, bere bereizgarria "aniztasuna eta doakotasuna" izanez.
Kontzertuen zortzi esparruek jendaurrekoaren harrera oso ona jaso dute Urtasunen esanetan, guztien artean 178.000 pertsona baino gehiago bilduz. Enkarnazioaren Eliza, Plaza Berria eta Bilborock esparruek beren edukiera bete dute jaietako egun guztietan eta Abandoibarra, Europa Parkea, Pergola (21.700), Areatza eta Areatzako Kioskoa erabat bete dira ekitaldi guztietan.
Europa Parkera 32.000 pertsona hurbildu dira, lau kontzertu egin dira bertan (Abraham Mateo, Antonio Orozco, Sweet California eta Carlos Jean), non bakoitzak batezbesteko 5.000 pertsona jaso dituen. Guztira 30.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira esparru honetara, gazteak gehienbat. Arratsaldeko 20:00etan jendaurreko gazteenari zuzendutako bi kontzertuen programazioak arrakasta handia izan du, ordutegia bai beraientzako zein beraien laguntzaileentzako aproposa izanez.
Abandoibarrak 34.500 ikusle izan ditu, Los Planetas, Doctor Deseo, Malu, Mecano Musikala, BOS & KORRONTZI, Sara Baras, Leiva, Juan Zelada eta Russian Red zaleak, hain zuzen ere.
Plaza Berrian, Areatzako berbenek 20.000 pertsona dantzatzera gonbidatu dituzte. Eta Udal Bandak 9.300 entzule izan ditu.
Pergola esparrura 16.300 pertsona hurbildu dira goizeko ekitaldi-ediziora eta 21.700 pertsona gaueko ekitaldi-ediziora.
Enkarnazioak bere esparrua egun guztietan bete du, 7.000 ikusle bertan izanez. Aste Nagusiko Pop-Rock Lokal Erakusketak lekua beteta kartela beste behin ere zintzilikatu du. Taldeen maila eta kalitatea oso altua izan da. 4.000 pertsona baino gehiagok Bilborock aretoa bete dute jaietan.
Parte-hartze datu oso altuak
Abuztuaren 16 eta 24 artean milaka bilbotarrek zein bisitarik hiriko kaleak hartu dituzte bederatzi jai-eguneko festaz disfrutatzeko, jendaurreko guztiarentzako hainbat ekitaldi egonez. Zentzu honetan, Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailaren arabera, guztiz bete dira esparru eta proposamen desberdinetako kalitate eta parte-hartzerako zeuden aukera eta espektatiba guztiak. Horrekin batera, guztiz bateratua eta kontsolidatua dagoen jai-ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzen da: anitza, partizipatiboa eta herrikoia.
Txikigunea Doña Casilda gunean finkatu da eta jendaurrekoaren bertaratze kopurua %30 igo da kokapen hau ezarri zenetik, azken hiru urteetatik. Guztira 98.329 pertsona hurbildu dira, haurrak eta laguntzaileak, zeintzuek hainbat joko eta tailerrez gozatu duten.
Kale-antzerkiak doako alternatiba desberdina proposatu du eta jendaurreko fidela izaten jarraitzen du, joan den urteetako zifrak mantenduz: 35.000 ikusle Arriaga Plazan eta 15.500 ikusle haurrentzako kale-antzerkian, Gas Plazan.
Erraldoi eta Buruhandien Euskal Museoko erakusketak aukera eta espektatiba guztiak bete ditu. 11.311 pertsonek bisitatu dute Euskal Museoa Aste Nagusian. Plaza Berriko euskal dantzek 11.800 pertsona izan dituzte, goranzko ildorako zifra mantenduz. Herri-Kirolak eta la Esperanza Pilotalekuko pilota ikuskizunek antzeko ildoa mantentzen dute, 10.600 ikusle hurrenez hurren.
Su artifizialek hitzordu berezia izan dute urte honetan, txapeldunetatik txapeldunek parte hartu baitute aurtengo edizioan. Beste behin ere milaka pertsona hurbildu dira gaueko suak ikustera, edizio honetako magiaz gozatuz. Bilbotarrentzat oso garrantzitsua da ikuskizun hau. Astondoa piroteknia bizkaitarrak irabazi du XXIV Bilbao Hiria Nazioarteko Lehiaketa.
Turismoa
Bilboko turismo bulegoak erreferentzi-puntu garrantzitsuak dira Aste Nagusiko antolamenduan. Guztira 26.846 pertsona hurbildu dira jaiegun hauetan hiriaren aukera turistikoei eta Aste Nagusiaren egitarau zabalari buruz galdetzera, joan den edizioa baino %21eko igoera edukiz.
Aurten, nazio-merkatuko errekuperazioa gailendu da eta nazioarteko turismo kopurua igo egin da, zifra positiboak izanez.
Estatutik etorritako 12.884 pertsona hurbildu dira turismo-informazio bulegoetara, %56ko igoera edukiz iazko urteko edizioarekin alderatuz. Kataluniatik etorritako bisitariak ditugu lehenengo postuan (%23), jarraian madrildarrak (%18), valentziarrak (%15) eta andaluziarrak (%12), Nazioarteko maerkatuari dagokionez, turismo-informazio bulegoak 9.002 turista atzerritar jaso ditu. Horien artean, aipatzekoak dira frantziar bisitariak (%34), italiarrak (%16), alemaniarrak (%9) eta ingelesak (%8).
Aste Nagusiko balantze positibo honetan ere Udalak eskainitako bisita gidatuak aipatu behar ditugu, baita autobus turistikoa edota Bilboats ontzia ere.
Egun hauetan zehar egindako kontsultak aztertzerako orduan, egin izan diren ohiko galderak alojamendua, gastronomia, ordutegiak eta interes turistikodun puntuak izan dira. Aipatzekoak dira Aste Nagusiko egitarauko ekitaldien inguruko kontsultak, batez ere euskal folklore eta kirolari buruzkoak.
Garbiketa
2014ko Aste Nagusian garbiketa-lanak egin izan dira jai-ekitaldiak egin izan diren lekuetan, baita hondakin eta desinfektatze-bilketa ere. 8.104 m3 ur eta 850 m3 desinfektatzaile-produktu erabili izan dira; Joan den urtearekin alderatuz, %8,8 eta %8,4ko igoera egon da. Guztira 560 tona hondakin bildu dituzte, iazko antzeko zifrak izanez (546 tona). Jai hauetan bildutako hondakinak horrela banatzen dira: 22,6 tona kartoi; 52,2 tona beira; eta gainontzeko 485,6 tona hondakin.
Herritarren segurtasuna
Segurtasun alorrari dagokionez, Aste Nagusia, orokorrean, lasaitasunez igaro da, nahiz eta hainbat lapurreta eta desjabetze –batez ere mugikorrak eta diru-zorroak- izan: 2013an baino %24,5eko igoera, hain zuzen ere, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emandako datuen arabera, 2013an 796 lapurreta izatetik 991 izatera pasa baita aurtengo edizioa. Hala ere, eta datu positibo gisa, EZ DA sexu-erasoko inolako salaketarik jarri.
Guztira 492 pertsona (534 pertsona 2013an) atenditu dituzte Aste Nagusian, traumatismoak, zauriak, intoxikazioak, erredurak eta bestelako lesioak direla eta. %7,9ko jaitsiera izan da joan den urtearekin alderatuz. Hala ere, zoritxarrez, pertsona bat ito egin zen joan den larunbatean.
Garraio publikoa
Hiritarren gehiengoak Gautxori zerbitzua erabiltzea hautatu du (Bilbobus gaueko zerbitzua). Guztira 46.416 pertsonek erabili dute zerbitzu hau. Larunbata 23a (7.311) eta ostirala 22a (6.323) izan dira zerbitzu hau gehien erabili diren bi egunak.
Drogak eta alkoholari buruzko informazioa
Aste Nagusian drogak eta alkohola kontsumitzeak izan ditzakeen arriskuei buruzko informazio-puntuak jarri dira Bilboko gaueko aisialdirako gune eta tokietan. Drogen informazio pertsonalizatuari buruzko informazio-puntua jai-esparruan bertan jarri dute (Arriaga Antzokiko atzealdean, tranbia alboan), abuztuaren 20, 21 eta 22an, gaueko 23:00etatik goizaldeko 3:00rak arte. 540 pertsona atenditu dituzte. 785 informazio-materiale banatu dira (gehien eskatu izan direnak, kanabisari buruzkoak), euskaraz zein gaztelaniaz.
Bestalde, Bilboko Udalak kanpaina bat abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Droga-Menpekotasuneko Zuzendaritzarekin batera, alkoholaren zentzuzko erabilera herrian sustatzeko. Neurririk gabeko kontsumoak izan ditzakeen ondorio negatiboez informatu zaio jendeari, berau saihesteko autozaintzarako jarraibideak emanez.
Horrela, informazio-karpa bat jarri dute Udaletxeko Zubian (Erripa kaleko izkinan) abuztuaren 20, 21, 22 eta 23an, gaueko 23:30etatik goizaldeko 3:30ak arte. Bertan, 1.391 alkoholimetria-froga egin zaizkie 420 emakumezkoei eta 971 gizonezkoei. Froga hauetatik 663 positibo eman zuten eta 728 negatibo.