Larunbatera arte 23 gazte alemaniarrek Euskal Herria ezagutuko dute, Bilbon ostatu hartuta. Die Falken izeneko gazteen elkarte sozialistako kide dira eta Baskale eusko-alemaniar elkarte soziokulturalaren bitartez heldu dira gure artera.
"Lehen eskutik" ezagutu nahi dituzte "antifaxismoa, memoria, gazte eta presoen mugimenduak" bezalako gaiak. Atzo Bilboaldean ibili ziren. Zazpikaletan, esaterako, antifaxismo eta okupazio mugimenduetako ordezkariekin elkartu ziren. Gaur, berriz, Elgetan guda museoa eta lubakiak bisitatuko dituzte eta aurrerago Gernikan Bakearen Museoa. Gernika Batzordearekin ere batzekoak dira.
Die Falkeneko gazteak iaz Katalunian egon ziren, "brigadan", eta aurten Asturias -"hango Ezker Batuarekin"- eta Euskal Herria bisitatzea erabaki dute.