Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak Smartphone eta tabletetarako Lehoiak Ametsetan izeneko App aurkeztu zuten joan den martxoan. Kirmen Uribek idatzi ditu zazpi ipuinen testuak eta Asisko Urmenetak egin ditu ilustrazioak. Ipuinok Bixenta maskota dute kontalari, Maria Uriarteren (Etxegiroan) ahotsaren bidez, eta entzun ez ezik irakurri ere egin litezke azpi-tituluen bidez.
Ipuin guztiak deskarga daitezke Android (2.3.6. bertsiotik gora) eta IOS plataformetatik.