Musika ikastaro ugari doan Zorrotzan

uriola.eus 2014ko ira. 5a, 09:00

Batukada, bateria, txalaparta, txistua, gitarra eta alboka jotzen ikasteko kurtsoak prestatu dituzte Zorrotzan. Urritik aurrera hasiko dira eta berauetan parte hartzeko aurretiaz izena beharra dago.

Txinbotarrak, Ibai Arte dantza taldea eta Zorrotzako musika taldeak dira kurtso hauen antolatzaileak. Aukera zabala eskaintzen dute sei musika tresna baino gehiago jotzen ikasteko. Ikastaro guztiak doan dira, eta urritik aurrera hasiko dira Zorrotzako frontoi azpiko lokaletan.

Izena emateko kulturazorrotza@hotmail.com helbidera idatzi beharra dago. Antolatzaileak eurak dira izena ematen dutenekin harremanetan jarriko direnak infomazio gehiago emateko.