Arrakastak bultzatuta, The Hole ikuskizunaren emanaldi berri bat eskainiko du Arriagak

uriola.eus 2014ko ira. 8a, 09:58

Sarreren salmentaren arrakasta ikusita; salgai daude jada irailaren 11an, ostegunea, eskainiko den emanaldirako sarrerak.

Duela egun gutxi iragarri genuen The Hole (Zuloa) ikuskizunak bere egonaldia luzatzen duela Arriaga Antzokian, irailaren 7tik 13ra bitartean bederatzi emanaldi berri eskainiaz. Izan ere, gogoratu beharra dago, printzipioz irailaren 6ra arte programatuta zegoela ikuskizun hau baina izandako arrakastaren ondorioz, funtzio gehiago eskaintzeko erabakia hartu zuen Arriaga Antzokiak.

Orain, jada gehitutako bederatzi emanaldi horiei, Arriaga Antzokiak beste saio berri bat eskaintzeko erabakia hartu du, hasieran programatuta etzegoen hamargarrena beraz. Emanaldi berria irailaren 11n izango da, ostegunean alegia, gaueko 23:00etan. Dagoeneko salgai daude funtzio horretarako sarrerak, izan ere gaur bertan (irailak 5) hasi sira saltzen, Arriaga Antzokiaren ohiko salmenta moduen bitartez. The Hole antzezlanaren emanaldi berri bat eskaintzeko arrazoia zaleen artean izandako harrera bikaina da, izan ere Arriaga goraino beteta dago egunero eta are gehiago, oraindik ere gertatzeke dauden emanaldietarako salmenta izugarri ondo doa, dagoeneko sarrera gehienak saldu baitira. Honela, beraz, Arriaga Antzokiak The Hole ikusteko desiratzen daudenei beste aukera bat eskaini nahi die.

THE HOLE Arriaga Antzokian – Falta diren emanaldiak

Irailak 5, ostirala: 20:00 / 23:00

Irailak 6, Larunbata: 20:00 / 23:007, Igandea: 18:00 / 21:00

Irailak 8, Astelehena: Ez dago saiorik

Irailak 9, Asteartea: 20:00

Irailak 10, Asteazkena: 20:00

Irailak 11, Osteguna: 20:00 / 23:00 (emanaldi berria)

Irailak 12, Ostirala: 20:00 / 23:00

Irailak 13, Larunbata: 17:00 / 19:30

Sarrerak

- 12 eurotik 42 eurora.“The Hole experience” sarrera bereziak, eszenatokian, bertan, 49 eurorengatik. Irailaren 13ko (larunbata) lehenengo emanaldirako (17:00) sarrera guztiek %15eko deskontua daukate.

- Salgai www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefono zenbakiaren bitartez edo antzokiko txarteldegian, aurretiazko salmenta ordutegian.