Bilboko Udalak irailaren 16tik 22ra antolatzen duen Mugikortasun Aste Europarrak Bilboko Ibiltaria sarirako deialdia egiten du hirugarren urtez. Txapelduna komunikabideetan egindako bozketen bidez hautatuko du jendeak eta irailaren 22an, igandean, jasoko du bere saria, Mugikortasun Aste Europarraren bukaera suposatzen duen Bilbao, nire kotxe barik! ospakizunaren barne.
Bilboko Ibiltari Sariak Bilbao hiria atseginago, bizigarriago eta sostengarriago bihurtzen laguntzen duten pertsonen zeregina ezagutzera ematen du. Gainera, pertsona hauek paseoen partaideak dira, osasunaren sustatzaileak eta hiriko ezagutzaren bultzatzaileak, beraz.
Txapelduna jendeak aukeratuko du komunikabideen atal eta programa ezberdinetan ahalbidetutako bozketetan, irailaren 5tik 11ra. Irabazlea ezagutzera emango da 2014ko Mugikortasun Aste Europarraren (MAE) ekimenen aurkezpenean.
Sariaren lehengo irabazlea, 2012an, Virginia Berasategi triatleta bilbotarra izan zen. Iaz, berriz, audientziak Bilboko Txikiteroak aukeratu zituen.
Bilboko Ibiltari Sariaren aurtengo hautagaiak honako hauek dira: Bakuva Elkartea, Athletic-en emakumezkoen taldea, Bilboko txistularien banda, Enrique Thate merkataria eta Javier Conde atleta.
Bakuva Elkartea
Bakuva irabazi-asmorik gabeko elkartea da. 2007 urtetik ume eta nerabeen (7 eta 17 urte bitartekoen) integrazio sozialaren alde egiten du lan, Bilbo Zahar auzoan. Baloreen hezkuntza, ume eta nerabeen garapen pertsonal eta soziala eta eskola-porrotaren aurkako borroka ditu helburu. Honetarako hezkuntza-ekimenak garatzen ditu (eskola-laguntza eta errefortzu akademikoa), baita kirol ekimenak (saskibaloia eta futbola) eta aisialdikoak ere (bere lokaletan eta irteera eta txangoak direla medio). Bakuva giza-hezkuntz eta bizikidetasun tresna bat da eta familia eta beste gizarte-eragileekin elkarlanean aritzen da adingabeen garapen eta hezkuntza bultzatzeko.