Estreinaldi ofiziala irailaren 12an izango da estatuko zine-aretoetan baina bihar, aurrerapena eskainiko dute Campos Eliseos Antzokian, 21:00etan. Filmak errealitate gordinean du oinarria Campos Antzokitik azaldu dutenez. Istorioa XX. mendeko 70eko hamarkadako Espainian gertatuko da, frankismoaren azken urteetan, alegia. Izan ere, sasoi gorabeheratsu horretan, ehunka emakumezko gaztek erditutako haurrak saldu edo lapurtu egin zituzten.
Tres mentiras desagertutako umeen inguruko lana da eta Nora Navas aktoreak egingo du, hiru desagerpen-kasu aztertuko dituen ikerlariaren papera. Navasekin batera, Mikel Losada, Lander Otaola, Marta Castellote, Azucena Trincado eta Olatz Ganboa aktoreak ere agertuko dira pelikulan.