Segurtasun uhalaren eta umeak lotzeko gailuen erabilera kontrolatzeko kanpainak abiatu ditu Udaltzaingoak

Gaur, irailak 8, hasi eta igandera arte, hilak 14, Bilboko Udaltzaingoak trafikoa kontrolatzeko kanpaina bat egingo du, EAEko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruan.

Horrela, bada, agenteek ohiko kontrolak sendotu eta segurtasun-uhalaren erabilera eta Bide Segurtasuneko Legean umeak lotzeko jasotzen diren gailu guztien erabilera zaindu eta kontrolatuko dute, eta ibilgailuko gidariek eta aurreko eta atzeko aldean doazen bidaiariek segurtasun-gailuak modu egokian erabiltzen dituztela baieztatuko dute. Izan ere, gailu horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta Legeak beren beregi arautzen du erabilera hori.