Batek daki pelikulak arrakasta edukiko duen, urduri gaude baina poztasunez eta ilusioz beterik egun hauetan film bat zinematan estreinatzea izugarrizko saria delako.
Ana Murugarrenek zuzendu duen filmak Violeta tatuatzailearen istorioa kontatzen du. Violeta haur lapurtua izan zen, eta bere kasua argitzeko bi poliziaren laguntza bilatzen du. Protagonisten artean daude Nora Navas (Goya sariaren irabazlea) Mikel Losada, Marta Castellote, Olatz Ganboa eta Azucena Trincado. Mikel eta biok polizien papera egiten dugu.
Oso thriller berezia da, bi garaitan kokatutakoa, 70eko hamarkadan eta gaur egun. Barre egingo duzu, negar egingo duzu eta hunkitu egingo zaitu pelikularen amaierak, dudarik gabe.
Oso gomendagarria da, eta ez diot ni nagoelako… benetan.