Urteko marearik biziena, gaur arratsaldean

uriola.eus 2014ko ira. 10a, 09:00

Bart arratsaldean ere nabarmena zen marearen indarra, Twitterreko @daviddlaiglesia erabiltzaileak argazki honetan argi utzi duen bezala

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean izango da urteko marearik biziena Bilboko itsasadarrean. Urak 5,01 metroko altuera hartuko du itsasgorako punturik gorenean, eta-nahiz eta ez den espero eguraldiak itsasgoraren indarra areagotzea- badaezpada komeni da kontuan hartzea.

Itsasgora 18:28ean izango da eta, une horretan, aurreikustan da uraren altuera 5,01 metrora ere iristea, hainbat puntutan gainezka eginez. Jaurlaritzatik arreta berezia eskatu diete Erandio eta Zorrotzaurre inguruko bizilagunei. Atzo ere igerri zen dagoeneko marea ohi baino indartsuago zetorrela, David de la Fuente txiolariak Twitterren argitaratutako argazkian ikusten den bezala.

Urteko handiena ez ezik, aspaldi ikusi den marearik altuena izango da 5 metro pasatxoko hori: 2011ko martxotik ez dugu ikusi honen tamainakorik. Datorren urtean, hala ere, gaurkoaren moduko hiru marea bizi aurreikusten dira: otsailaren 22an, martxoaren 20an ea irailaren 30ean.