Bilboko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur Alhondegian

uriola.eus 2014ko ira. 12a, 08:30

Bi kontzertu eskainiko ditu Bilboko Udal Musika Bandak; lehenegoa gaur eta bigarrena, hilaren 26an. Bi emanaldiak Alhondegiko Atrioan izango dira 19:30ean. Gaur, Xabier Zamorano musikagile gaztearen `Crusoe´ lanaren erabateko estreinaldia izango da.

Musika Bandak bere musikarekiko zaletasuna Alhondegiaren barrualdera hedatuko du irailaren 12an eta 26an. Juan Jose Oconek zuzenduko du gaurko kontzertua, eta Bandako zuzendariorde Iñaki Urkizuk hilaren 26koa. Askotariko musika errepertorioa eskaintzen duten doako kontzertu hauek 19:30etan hasiko dira AlhondigaBilbaoko Kulturen Atarian.

Gaur, Xabier Zamorano musikagile gazteak Bilboko Udal Musika Bandan diharduen Juanjo Munera bonbardino-jotzailearen omenez konposatu duen `Crusoe´ lanaren erabateko estreinaldia eskainiko die bertaratutakoei.

1895. urtean abian jarri zenetik, Bilboko Udalaren Bandak askotan hartzen du parte hiriko ekitaldi ofizialetan eta herri-ospakizunetan. Alhóndigako Kulturen Ataria agertoki egokia da kontzertuak egiteko, argi- eta soinu-baldintza bikainak dituelako.

Juan Jose Ocon, zuzendaria

Juan Jose Ocon arduratuko da ostiral honetako kontzertua zuzentzeaz. Zuzendari donostiarra EGOko arduraduna da 2000.urtetik, euskal musikaren harrobirik garrantzitsuena, non, gaur egun gure Bandako kide diren bost musikarik ere, bertan egin zutelarik bere trebakuntza.

Donostiako Goi Kontserbatorioan egin zituen Oconek bere ikasketak eta Orkestra Konposaketan eta Zuzendaritzan, kalifikaziorik gorenenak lortu zituen. Txekiar Errepublikan osatu zuen bere formazioa, bertan Orkestra Zuzendaritzako nazioarteko Lehiaketa irabazi zuelarik, Modaviako Orkestrako ohorezko medailarekin batera.

Hainbat Orkestratan izan da gonbidatua, adibidez, Letoniako Nazionalean, Kanaria Handiko Filarmonikan edo baita Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoetan. Madrilgo Errege-Antzokian, 1999an Carl Orff konposatzailearen `Carmina Burana´ -rekin taularatu zen estreinakoz. Gainera, koru musikan zaletasun handia du (beste talde batzuen artean, Donostiako Orfeoiarekin kolaboratu du) eta Musika Hamabostaldia zenbaitetan zuzendu izan du. Eta Ocón gainera, Donostiako Udal Musika Eskolako irakaslea da.

Ocón da, Bilboko Musika Bandaren zuzendari gonbidatuetako bat, baina aurretik ere, hainbat aldiz zuzendu du talde bilbotarra. Bilboko publikoaren aurreko emanaldi honetarako, Ocón-ek XIX. eta XX. mendeetako musikagileen lanak uztartzen dituen errepertorioa aukeratu du. Baita etorkizun oparoa duten musikagile gazteen lanak ere, jendaurrean estreinako aldiz `Crusoe´ aurkeztuko duen Xabier Zamorano tarteko dela.

Programa, irailak 12

- Dimitri Shostakovich (1906-1975) `FESTIVE OVERTURE´ Mold. T. Takahashi

- Xavier Zamorano (1987) `CRUSOE´ *

* Juanjo Munera bonbardino-jotzailearen omenez. Erabateko estreinaldia

- Albert Ketelbey (1875-1959) `EN EL JARDÍN DE UN MONASTERIO´

- Ruperto Chapí (1851-1909) `LA REVOLTOSA´ Preludioa

- Dimitri Shostakovich (1906-1975) `THE BOLT. 5 BALLET SUITE´ Mold. J. Cosemans

Iñaki Urkizu, bandaren zuzendariordea

Iñaki Urkizu arduratuko da hurrengo kontzertuak zuzentzeaz. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez.

Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

Bilboko Udal Musika Banda 40 musikarik baino gehiagok osatzen dute. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

Programa, irailak 26

- Pascual Marquina (1873-1948) `CERTAMEN LEVANTINO´ Pasodoblea

- Derek Bourgeois (1941) `FELANITX FANDANGO´

- Jacinto Guerrero (1895-1951) `LA ROSA DEL AZAFRÁN´ Aukera

- Steven Reineke (1970) `GODDESS OF FIRE´

- Isaac Albéniz (1860-1909) `SUITE IBERIA: TRIANA´

- Ernesto Lecuona (1895-1963) `MALAGUEÑA´ Mold. S. Nestico

- Roger Boutry (1932) `IKIRU YOROKOBI´