Irekita dago Biribilko 2014-2015 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea

uriola.eus 2014ko ira. 11a, 12:41

Bilboko merkariei zuzendutako Biribilko euskara ikastaroetran matrikulatzeko epea irekita egongo da irailaren 30era arte, egun hori barne.

Ikastaro hauek bilboko merkataritza sektorean lan egiten duten pertsonei zuzendutakoak dira eta Bilboko Udalak sustatzen ditu. Izan ere, ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko eskatzen den baldintza bakarra, hiriko merkataritza establezimendu batean lan egitea da. Beraz, baldintza hori betetzen duten eta euskara ikasi eta erabiltzeko interesa duten pertsona guztiak, ikastaro hauetan matrikulatzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Bi ikastaro mota eskaintzen dira: batetik, euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa, euskara ez dakiten edo oso gutxi dakiten merkatari eta enplegatuentzat; bestetik, euskara komertziala hobetzeko ikastaroa, euskara zerbait hitz egiten dakiten eta bere maila hobetu nahi duten enplegatuentzat.

Ikastaro hauen ezaugarri nagusiak honakoak dira:

Aurreko ikastaroek oso balorazio ona jaso dute

Aurreko ikasturteetan ikastaro hauetara joan diren merkatariek egindako balorazioak oso onak izan direla esan behar da. Horrela, Biribilko 2013-2014 ikastarora joandakoen %84k interes handia agertu dute ikastaro hauek mantentzeko eta berriz ere matrikulatzeko. Hain zuzen ere, 0tik 10erako eskala batean, 8,4ko batez besteko puntuazioa eman diete ikastaro hauei.

Klaseak emateko lekuak eta ikastaroetan matrikulatzeko modua

Ikastaro hauek diruz laguntzen dituzte Bilboko Udalak eta HABEk. Klaseak homologatuta dauden ondorengo euskaltegietan emango dira:

- Bilbo Zaharra, Posta Kalea, 8 (Tfonoa: 94 4158292)

- Indautxuko AEK, Urkixo Zumarkalea, 88 (Tfonoa: 94 4413474)

- Juan Mateo Zabala, Gordoniz Kalea, 22 (Tfono: 94 4221388)

- Lizardi AEK, Txakur Kalea, 1 (Tfonoa: 94 4168200)

- Matxintxu AEK, Ramón y Cajal Etorbidea, 8 (Tfonoa: 94 4752233)

- Santutxuko AEK, Arbidea Kalea, 21 (Tel: 94 4117656) 

- Ulibarri Euskaltegia, Gardoki Kalea, 3 – 1. solairua (Tel: 94 4162472)

Matrikula aipatu euskaltegi hauetako batera joan eta bertan egin daiteke edo izen-ematea on line eginez, www.biribilko.com orriko Heziketa atalean sartu eta bertan dagoen formularioa betez. Heziketa atal honetan, horrez gain, ondokoak ere aurki daitezke: on line hiztegiak, material didaktikoa eta autoikaskuntzarako baliabideak internet bidez.

Ikastaroei nahiz Biribilko Egitasmo orokorrari buruzko informazio guztia www.biribilko.com web orrian kontsulta daiteke. Bertan, besteak beste, “Hizkuntza baliabideak” atala aurkitzen da, ondoko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen duena: on line itzultzaile automatikoak, errotulazio komertziala, oinarrizko hiztegia eta esaldiak euskaraz, merkataritzan ohikoak diren lanerako dokumentuak eta euskarriak.