Udalak eta Aldundiak balorazio positiboa egin dute Munduko Saskibaloi Txapelketaren gainean

uriola.eus 2014ko ira. 12a, 12:31

http://www.fiba.com

Azaldu dutenez, Munduko Saskibaloi Txapelketak 35 milioi euro utzi ditu Bilbon eta Bizkaian. Gainera, Loiuko aireportuak inoiz izandako txartel hegaldi gehien jaso ditu; eta turismo bulegoek 14.268 pertsonari eskaini diete arreta abuztuaren 29tik 14ra bitartean.

Bilbo Udalak eta Foru Aldundiaren arebera, FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketak "bete egin ditu bere hiru helburuak: eragin ekonomiko handia sortzea, kirol arloko eragin handia lortzea eta nazioartean gure irudia proiektatzea". Hasierako azterketa baten arabera, lehiaketa honek gutxi gorabehera 35 milioi euro utzi ditu Bilbon eta Bizkaian. Haietatik, 24 milioi BECen jokatu duten taldeen jarraitzaileek sortutako zuzeneko eraginaren ondorio dela diote (hasieran aurrez ikusitakoa baino 4 milioi gehiago).

"Kopuru horrek gainditu egin ditu hasiera lehiaketaren sortutako itxaropenak; hala ikusi ahal izan da hainbat ekonomia-sektoretan, batez ere hoteletan eta ostalaritzan (sektoreen araberako eraginaren % 87), eta gure hiriburuko eta lurraldeko kaleetan, iazko aldi berean baino askoz ere turista gehiago egon dira-eta".

Hotelak, ostatuak, landetxeak

FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketak iraun bitartean Bilboko hotelen batezbesteko okupazio maila % 86koa izan da, pasa den urteko aldi berberereako ezarritako batezbesteko prezioa bikoiztu delarik. Destino Bilbao Ostalaritza Elkarteak “positibotzat” jo du datu hori, normalean aste hori ez baita sektorearentzat onuragarria izaten. Okupazio mailarik handiena kategoria handieneko hoteletan izan da, horietan hartu baitute ostatu Bizkaia Arenak jokatu duten sei selekzioek, FIBAko zuzendaritza taldeek eta teknikariek eta Espainiako Saskibaloi Federazioak. Destino Bilbaoren iritziz, kirol ekitaldi handiak “gakoa” dira ekonomiarentzat eta Bilbao-Bizkaia markaren nazioarteko proiekzioarentzat.

Bilboko ostatu eta aterpetxeen okupazio mailari dagokionez, FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketak plaza guztiak bete ditu, guztira 772. Establezimendu horiek eskaintza guztia bete dute asteburuan (abuztuaren 29, 30 eta 31n), eta astelehenetik ostegunera bitartean (irailaren 1, 2, 3, eta 4an) ia erabat bete dira, % 96 zehazki.

Landetxeek ere, batez ere Bizkaiko hiriburutik gertuen daudenek (20-25 kilometro bitarteko erradioan kokatutakoak) onura atera diote BECen egindako fasean parte hartu duten sei selekzioen milaka zaleren presentziari.

Ostalaritza eta merkataritza

Bizkaia Ostalaritzako Elkarteak ere FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketa honek izandako eraginaren balantze positiboa egin du eta eskerrak eman dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko udalari eta Eusko Jaurlaritzari Bilbo eta Bizkaia txapelketa honen egoitzetako bat izatea lortu izanagatik.

Elkarte horren arabera, sektoreko ETEtan eta mikroenpresetan izandako eragina bisitarien fluxua bildu den lekuetan nabaritu da batez ere: hotelen inguruan eta Lurralde Historikoko interes turistikodun puntuetan. Ekitaldi honek “enplegua mantetzen” lagundu duela eta "normalean erdi hilda egoten diren egunak suspertzea eragin duela" gehitu dute ostalariek.

EAEra txarter hegaldi gehien ekarri diuen ekitaldia

FIBA 2014 Munduko Saskibaloi Txapelketa Loiuko aireportuan ere nabaritu da. Orain arte Euskadin izandako ekitaldietatik charter hegaldi gehien ekarri duen ekitaldia izan da.

Abuztuaren 25 eta 30 egunak bitartean, txapelketaren hasieraren data, sarrera eta irteerako 39 hegaldiko jarraipen berezia egin zen, Finlandian zeukaten jatorria edo norakoa txarteen artean, Turkian zeukaten jatorria edo norakoa erregular eta txarteen artean eta kirol ordezkaritzetara ekarri zituzteen artean.

Turismo-arreta

Bilbao-Bizkaiaren turismo bulegoek, Plaza Biribilean eta Guggenheim Bilbao Museoan kokatuta daudenek, 14.268 pertsonari eskaini diote arreta abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitartean, pasa den urteko aldi berberean baino % 91,88 gehiagori. Nazioarteko turismoa zifra horren % 57,20 izan da, estatu mailakoa % 14,56 eta gainerako % 14,56 Euskadiko jendea izan da. Nazioarteko turismoari dagokionez, finlandiarrek osatu dute gehiengoa (% 38), jarraian frantsesek (% 12), alemaniarrek (% 9,27), britainiarrek (% 8,9) eta iparramerikarrek (% 6). Estatu mailako turismoari dagokionez, gehienak Kataluniakoak (% 19,5), Madrilekoak (% 19), Andaluziakoak (% 13,8), Valentziakoak (% 9,1) eta Gaztela eta Leongoak (% 8) izan dira.

907 pertsona eta 56 enpresa aritu dira lanean txapelketa antolatzeko

Ekitaldi hau antolatzeko, bertoko 56 enpresa eta estatu mailako beste 22 kontratatu dira, BECen txapelketaren fase hau jokatzea posible egin duen makineria guztia martxan jartzeko.

BECeko eta Bilboko Areatzako Fan Zone ofizialeko ekoizpen lanetan; BECeko zerbtitzuetan eta logistikan, osasun eta segurtasun zerbitzuetan (Udaltzaingoa eta Ertzaintza kontatu gabe); informazio puntuetan arreta eskaintzen eta Bilboko Fan Zoneko jarduerak antolatzen... 907 pertsonak parte hartu dute.