Berreginen Museoak marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikulazioa epea ireki du

uriola.eus 2014ko ira. 12a, 17:03

Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2014-2015 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin.

Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula-epea irailaren 16an (asteartea) irekiko da, eta irailaren 26an itxiko da.

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:

- Irailaren 30etik abenduaren 19ra

- Urtarrilaren 7tik martxoaren 27ra

- Apirilaren 7tik ekainaren 26ra

Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:

- Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era

- Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era / Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako, 185 eurokoa bi hiruhilekorako, eta 280 eurokoa hiru hiruhilekoko ikasturte osorako. Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.