Hilaren 16an euren bizitza kontatzera igoko dira Arriaga antzokiko oholtzara Iñaki Reyna gitarrarekin alboan dutela. Euren bizimoduak 360 graduko bira eman ondoren, nortzuk diren, nondik datozen eta egun zer egiten duten erakustea da euren asmoa. Kirola utzi eta beste bide batzuk hartzea erabaki zuten biek ala biek aktore lanetan hasteko, orain euren bizitzaren nondik norakoak partekatu nahi dituzte modu hurbil batean eta horretarako zer hobeto Arriagako gelatxo bat baino.