`Zinema klasikoa Pantaila Handian´ berriro izango da BBK salan irailaren 16an eta 17an, Arrebato Zinema elkartearen eskutik. Bigarren edizio honetan, zazpigarren artearen zaleek bi klasikoz gozatzeko aukera izango dute, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin: Diamonds for Breakfast (Desayuno con diamantes) komedia (hilaren 16an, 20:00etan) eta Singing in the Rain (Cantando bajo la lluvia) musikala (hilaren 17an, 20:00etan).
Blake Edwards-ek zuzentzen du Audrey Hepburn Diamonds for Breakfast filmean, ikono ahaztezina Moon River abesti ospetsuaren notetan bildua. Film honetan Holly Golightly (Audrey Hepburn) antzezle izan nahi duen neska bat da, bitxi samarra, Tiffanys luxuzko bitxi-dendaren aurrean gosaltzeko ohitura baitzuen. Baina haren bizitza aldatu egingo da Paul Varjak (George Peppard), emakume heldu baten kontura bizi den idazlea, haren eraikinera etortzen denean bizitzera. Filmak, Truman Capoteren izen bereko eleberrian oinarrituak, bi oscar irabazi zituen 1961ean, Soinu-banda onenari eta Abesti onenari ematen zaizkienak.
Stanly Donen-en Singing in the Rain zinemako musikalik dibertigarrienetakoa da, zalantzarik gabe. Filma klasikoa da zineman, dantza-eszena zoragarriak dituelako, batez ere Gene Kelly-rena euripean, filmari izena ematen dion abestia kantatzen duenean.
`Zinema Klasikoa Pantaila Handian II´ BBK Salara iritsiko da, lehenengo edizioak jende aldetik izandako arrakastaren abalaz; orduan, joan zen apirilean, zinemako maisu-lanak ikusi ahal izan ziren: “Sunset Boulevard” (El crepúsculo de los dioses), Billy Wilder-ena, eta The Birds (Los pájaros), Alfred Hitchcock suspentseko maisuarena.
Diamonds for Breakfast komedia eta Singing in the Rain musikala jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dira. Sarrera libre izango da jarlekuak bete arte.