Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik hasita eta ostiralera bitartean, irailak 19, Montevideo etorbideko errei bat itxita egongo da, Zorrotza-Bilboranzkoan, 20. eta 121. zenbakien artean. Gauzak horrela, ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinalisten bidez, eta ez da zirkulazioa etengo. Errepide sastrakak kentzeko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, bihartik, irailak 16, hasita eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia estutu eta aparkalekuak kenduko dira Artazubidea kalean, 1go eta 3. zenbakien parean. Bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat. Saneamendu-sarea berritzeko eta gune hori urbanizatzeko okupatuko da bide publikoa.
Egoera txarrean dagoen zuhaitz bat mozteko okupatuko da partzialki Sabino Arana etorbidea, 2. zenbakiaren parean, bihar -irailak 16-, 08:00etatik 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera.
Uraren mozketari begira, bihar, irailak 16, 16:00etatik 19:00etara, ura kenduko dute Begoñako Andra Mari kaleko 28, 30,32,36 eta 41 zenbakietan zein, Bilintx kaleko 1etik 5era. Udalaren ur-sarean lotune partikularra konpontzeko etengo da hornidura.