Udal merkatuek gaur emango diote hasiera neguko ordutegiari

uriola.eus 2014ko ira. 15a, 08:45

www.bilbaoturismo.net

Bilboko zazpi udal merkatuek ordutegia aldatuko dute gaurtik aurrera.

Horrela, Erriberako Merkatuak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30etara zabalduko ditu ateak, eta asteartetik ostiralera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Zabalguneko Merkatuari dagokionez, ordutegia, astelehenetik larunbatera, goizeko 07:30etatik 14:30etara bitartekoa izango da.

Deustuko Merkatuak, berriz, goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

San Inazioko eta Otxarkoagako Merkatuek goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara zabalduko dituzte ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Abandoko merkatuak, bere aldetik, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Traukoko merkatua, azkenik, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.