Zorrotza eta Uribarri, jaietarako prest auzo bi

uriola.eus 2014ko ira. 18a, 08:33

Irailaren 26an, Uribarri eta Zorrotzako jaiak hasiko dira. Egitarau zabala eskainiko dute bi auzoek. Besteak beste, kontzertuak aipagarriak dira. Uribarrin Esne Beltzak, Canteca de Macao, Maconak edota Garillak 26 entzungai izango ditugu; Zorrotzan aldiz, Def Con Dos edota Patrol Destroyers izango dira.

Egitaraua - ZORROTZAKO JAIAK 2014

Irailak 26, ostirala
- 19:00. Koadrilen jaitsiera Zazpi Landatik Turutarra eta Sama-sirku fanfarreak eta Kaixukada batukadak lagunduta.

- 19:30. Koadrilen aurkezpena kioskoan.
- 20:00. Pregoia eta txupina Zorrotzako gaztetxearen eskutik, bere 10. urteurrenagatik.
- 20:00. Abesbatzen kontzertua elizan: Mikel Deuna eta Babckok Wilcor.
- 20:15. Txosnen irekiera fanfarreak eta batukadak lagunduta.
- 20:30. Koadrilen gymkhana auzoan zehar.
- 20:30. Fanfareen eta batukadaren kalejira auzotik.
- 23:00. Playbacklehiaketa koadrilentzat.
- 00:00. DJ Patxaka Sound System.
*Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

Irailak 27, larunbata
- 09:00. Artisautza azoka.
- 09:00. Oinarriko futbol txapelketa kiroldegian (sarrera dohan).
- 12:00. Koadrilentzako auzo kirolak (ume eta gaztetxoak).
- 12:30. Txontxongilo antzerkia, `Urrun erreinua´; T.T.R Teatro eta El Tenderete Titere eta Titireta txontxongilo taldeen eskutik.
- 13:00. Igel toka txapelketa.
- 13:00. Trikiti - kalejira.
- 13:00. Herri kirolen erakustaldian frontoian.
- 17:00. Zorrotzako Jaiak 2014 II. lasterketa herrikoia.
- 19:00. Hiruko lehiaketa Athletic-eko peñen artean (Zurigorri - Harrapari - Txaperolo) kiroldegian.
- 20:00. Kalejira Elektropatxarangarekin.
- 20:00. Gymkhana poteoa Elektropatxarangarekin (gazteak - senior).
- 23:30. Berbena Kresala taldearekin.
* Atsedenaldian, txapela jaurtiketa.

Irailak 28, igandea
- 11:00. Putxera txapelketarako izen - ematea Jai Batzordeko txosnan.
- 12:00. Umeentzako puzgarriak eta talo tailerra.
- 13:00. Trikiti - kalejira.
- 14:00. Putxeren aurkezpena kioskoan.
- 14:30. Sari - banaketa.
- 15:00. Herri bazkaria.
- 16:30. Esku pilota erakustaldia frontoian (Zorrotzako Euskal Txokoak babesturik).
- 17:00. Koadrilen arteko olinpiadak (ume eta gaztetxoak/ Kid - Junior)
- 17:30. Omenaldi partidua: Imanol Velez, Carlos Tapia eta Manolo Garcia. Zorrotzako Futbol Sala Servigraf Sestaoren aurka.
- 18:00. Koadrilen arteko olinpiadak (gazteak - senior).
- 18:00. Cesar gimnasioko erakustaldia frontoian.
- 20:00. Dantzaldia Aura taldearekin.

Irailak 29, astelehena

- 18:00. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. Ping - pong txapelketa koadrilentzat Gaztegunean (Junior - gaztetxoak).
- 19:00. Ping - pong txapelketa koadrilentzat (Senior - gazteak).
- 19:00. Txistorra - jana Azoka parkean.
- 20:00. Dantzaldia Xandalo taldearekin.

Irailak 30, asteartea
- 18:00. Umeentzako txotxongilo tailer mundiala Xilipurdi eta El Tenderete taldeen eskutik.
- 19:00. Zumba.
- 20:00. Txokolate - jana umeentzat.

Urriak 1, asteazkena
- 18:00. Umeentzako puzgarriak.
- 18:00. Eskupilota tailerra haurrentzat.
- 19:00. Sardina - jana Azoka parkean.
- 19:00. Petanka txapelketa koadrilentzat Azoka parkean.

Urriak 2, osteguna
- 18:00. Txalaparta tailerra haurrentzat.
- 20:00. Maketa lehiaketa.

* Prezio bereziak txosnetan; gauerdira arte irekita.

Urriak 3, ostirala
- 18:00. Erloju kontrako proba (ume eta gaztetxoak/ Kid - junior).
- 18:30. Hirugihar-jana.
- 19:00. Berbapoteoa txalapartarekin Jai Batzordeko txosnatik.
- 22:00. `Artista sena´ koadrilentzat.
- 22:00. Kontzertuak: Maketa lehiaketako irabazlea, Lur Jota, No Konforme, Def Con Dos.

Urriak 4, larunbata
- 09:00. `Plazetaratu´ azoka agroekologikoa.
- 13:00. Kalejira txistu, alboka eta txalapartarekin (Txinbotarrak konpartsako musika tailerrak).
- 13:00. `Casting Cerrado´ Klown erakustaldia Pompom Antzerki Elkartearen eskutik.
- 17:30. Euskal dantza agerraldia Ibai - arte eta Ibarrakaldu taldeekin.
- 18:00. Sukaldari txikiak (umeak eta gaztetxoak/ Kid - junior).
- 18:00. Tortila eta entsalada lehiaketa; izen ematea Jai Batzordeko txosnan.
- 18:00. Kalejira auzoan zehar Txinbatukadarekin.
- 20:00. Kalejira Fabe De Fuka taldearekin.
- 21:00. Tortilla eta entsaladen aurkezpena.
- 21:30. Tortilla eta entsalada lehiaketaren sari banaketa.
- 21:45. Koadrilen afaria frontoian.
- 22:45. koadrilen lehiaketaren sari banaketa.
- 23:00. Oxabi erromeria eta ondoren, Patrol Destroyers.

Urriak 5, igandea
- 11:00. Marmitako txapelketarako izen - ematea Jai Batzordeko txosnan.
- 12:00. Umeentzako parkea.
- 13:00. Erraldoien kalejira.
- 13:30. Marmitakoen aurkezpena.
- 14:00. Rias Baixaserako bidaiaren zozketa, Jai Batzordearen alde.
- 14:00.  Sari banaketa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 17:00. Umeentzako parkea.
- 17:00. Mus txapelketa.
- 17:30. Kiroldegiko eta Azahara Elkarteko dantzak frontoian.
- 19:30. Bilbainadak Bilbao Mapa Mundi taldearen eskutik.
- 21:30. Traka eta jaien amaiera.



Egitaraua, URIBARRIKO JAIAK 2014

Irailak 26, ostirala - Mozorro eguna


- 19:00. Jaitsieran parte hartzeko koadrilen izen ematea Traukoko peatonalean. Aurten jaitsiera bitartean lehenengo koadrilen arteko mozorro lehiaketa ospatuko dute.

- 19:30. Mozorro - jaitsiera Traukoko peatonaletik Goloka kale animazioa eta Orkrestak alaiturik.

- 20:00. Uribarriko Eskoletako Kanpan pregoiaren irakurketa 10. Urteurrena ospatzen duen Tanttaka euskara taldearen eskutik. Ondoren txupinaren jaurtiketa jaiei hasiera emango zaie.

- 21:00. Mozorro lehiaketaren epaimahaia Uribarriko eskoletako oholtzan.

- 21:00. Gaizka arrandegiari esker sardinak dastatzeko aukera egongo da Uribarriko Eskoletako Kanpan.

- 21:30. Poteoa Uribarri Konpartsa eta Orkrestaren eskutik abiatuta.

- 22:00. Haurrentzako play back erakustaldia Kanpan. (Eraman musika CD edo Pen Drive batean Mp3 formatuan).

- 23:00. Kontzertua Arlanza tabernan: Lower, 80.eko Pop-Rock bertsioak.

- 23:00. Berbena Uribarriko Eskoletan Gabezin taldearekin.

- 00:30. Kulero eta galtzontzilo lasterketa Uribarriko Kanpan `Auzoa Berritzen´ Merkatari Elkartearen eskutik.

 

Irailak 27, larunbata - Euskara eguna

- 11:00. Txistulari kalejira auzoko kaleetatik zehar.

- 11:00. Pastadun plater librea txapelketarako inskripzioa Eskoletako Kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Euskararen aldeko kale irratsaio Kanpan Irola Irratia eta Tanttaka Konpartsaren eskutik.

- 12:30. Boga artisau garagardoaren dastaketa Kanpan.

- 14:00. Pastadun plateraren aurkezpena Eskoletan.

- 15:00. Herri bazkaria Kanpan.

- 16:30. Karaokea Eskoletako Kanpan.

- 17:00. Mus arina txapelketa Matiko Berria tabernan.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan. Gazteentzako.

- 18:00. Gynkhana Uzturren Gozaldi eskaut taldearen eskutik.

- 19:30. Txapela jaurtiketa lehiaketa Uzturre plazan.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Auzoa Berritzen Merkatari Elkartearen eskutik.

- 20:00. Haur diskoteka Uzturre Plazan.

- 20:00. Sardina jana Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan Suso arrandegiaren eskuzabaltasunari esker

eta okela parrillada Uribarri konpartsarekin.

- 20:30. Uribarriko Agate Deuna Abesbatza kantu kantari ibiliko da auzoko tabernetatik.

- 21:00. Euskara - poteoa Egonian elektrotxaranga eta Tanttaka koadrilarekin Txosnetatik hasita.

- 23:00. Eskoletako Kanpan Kontzertu mundiala: Ultraligeros eta Canteca de Macao.

 

Irailak 28, igandea

- 10:00. Gure Etxea Auzo Elkarteak antolaturik, makailu txapelketaren inskripzioa, Abasolo Txakolindegian.

- 11:30. Moraza - Basconia B Futbol Partidua Morazako Futbol Zelaian. Denok Artxandara!!

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Haurrentzako eskulanak auzoko gurasoek antolatuta Uzturre Plazan.

- 13:00. Pintxo lehiaketa auzoko taberna ezberdinetan (ikusi oinarriak eta zerrenda).

- 14:00. Makailuaren aurkezpena Abasolo Txakolindegian.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 17:30. Guarrindongada txikiak Uzturre Plazan Auzoa Berritzen Merkatari Elkartearekin.

- 17:30. Adin arteko partxis lehiaketa Eskoletako Kanpan.

- 18:30. Arte martzialen erakustaldia Kanpako eszenatokian auzoko Fitness Bam Gimnasioaren eskutik.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Uribarritarrak Txokoari esker.

 

Irailak 29, astelehena

- 18:00. Haurrentzako musikala. Anne Mona, Oskola eta Karramarroi Antzerki Taldeak `Pepitaren liburu majikoa´ ikuskizuna eskainiko du Eskoletako Kanpako eszenatokian (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:00. Pala Txapelketaren 1. kanporaketa Uribarriko Frontoian.

 

Irailak 30, asteartea - Emakumeen eguna

- 18:00. Aletu Emakumeen Elkarteak 2014-2015 ikasturterako proposatutako kurtsoen eskaintzaren berri emango du Jai Batzordeko Txosnan.

- 18:00. Risoterapia tailerra Aleturen eskutik (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 19:30. Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurkako kontzentrazioa Eskoletako Kanpan.

 

Urriak 1, asteazkena - Balkoi eta erakuslehio apainduen eguna

- 18:00. Fruta dastaketa eta fruta tailerra Zespri eta Frutas Manuelaren eskutik Kanpan. (Eguraldi txarra egitekotan saioa Uribarriko Eskola barruan egingo da).

- 18:00. Dantzagorriak Los Recuerdos taldearekin eskoletako kanpan.

 

Urriak 2, osteguna - Egun Herrikoia

- 18:00. Kuadrilen arteko gynkhana txosnetan Bizitegi Elkarteak antolatuta.

- 21:00. Patrol Destroyers Gazte Konpartsaren eskutik Kanpako Oholtzan.

 

Urriak 3, ostirala - Azoka Eguna

- 11:00. Haurrentzako musikala. Depatitasenlacalle Antzerki Taldeak Standa Banda ikuskizuna eskainiko digu Uzturre Plazan.

- 17:00etatik 20:00etara. Distrito 2 Auzoa Berritzen elkarteko merkatariek Ganda - azoka egingo dute Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 17:00etatik 20:00etara. Nekazaritza ekologikoaren azoka Euskal Herriko baserritarren eskutik Traukoko Peatonalean (euria egitekotan Harritxoen plazako kantxan).

- 18:00. Igel toka Txapelketa Moraza Plazan.

- 18:00. Clown ikuskizuna Puski eta Txurruskirekin Uzturre plazan.

- 19:00. Alpargata jaurtiketa Uzturre Plazan.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Moraza Futbol taldearekin.

- 20:00. Sardina jana Traukoko Errotondan Rosi arrandegiarekin.

- 21:00. Poteoa Txarangazo taldearekin Gailurra Mendi Taldeak lagunduta txosna gunetik irtenda.

- 23:00. Kontzertuak Eskoletako Kanpako eszenatokian: Mconak eta Esne Beltza.

 

Urriak 4, larunbata - Gazte eguna

- 10:00. Uribarriko gazteen IV. futbito txapelketa, semifinala eta finala Harritxoen plazan.

- 11:00. Txistularien kalejira Salbataile dantza taldeko txistulariekin auzoko kaleetatik zehar.

- 11:00. Paella eta patata tortila txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

- 12:00. Proba egin zure txakurrarekin! Kokotea Etologiak girotutako Txakurrentzako lehiaketa Uzturre Plazan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Aquaplaning eta txapa tailerra Uribarri konpartsaren eskutik Uzturren.

- 12:00. Zirko tailerra Eskoletako Kanpan Gazte Konpartsarekin.

- 13:00. Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan.

- 14:00. Paella eta Patata tortilen aurkezpena Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Kanpan.

- 16:30. Kantu tertulia Bieskas taldearekin Kanpan.

- 17:00. Tute txapelketa Ceni Tabernan.

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 17:30. Haurrentzako tailerrak Uzturre Plazan Gozaldi Eskaut Taldearen eskutik.

- 18:30. Koktel lehiaketa Gazte Konpartsako txosnan, “Baietz asmatu gazte formula”.

- 19:30. Txokolatada Uzturre Plazan Uribarri Konpartsari esker.

- 20:00. Haur diskoteka Uzturre Plazan.

- 20:00. Hrs. Labrador arrandegiari esker sardina jana Moraza Plazan.

- 21:00. Gazte poteoa eta kale animazioa Gazte Konpartsarekin txosnetatik abiatuta.

- 22:00. Kontzertua Arlanza tabernan: The Bilbobillies (Rock and Roll 50´s), Los Menphis de Tenesse.

- 23:00. Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan: Garilak 26.

- 02:00. Gazte - Bingoa Gazte Konpartsako txosnan, Sari erotiko-festiboak!

 

Urriak 5, igandea

- 10:00. Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako Kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Jolas egokituak eta antzerkia Uzturre Plazan auzoko gurasoen eskutik.

- 14:00. Putxera eta indaben aurkezpena Eskoletako Kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Eskoletako Kanpan.

- 17:00. Pala Txapelketako finala Uribarriko Frontoian. 

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 18:00. Bilbainadak Iñaki Basaberekin Eskoletako Kanpan.

- 18:45. Adin guztientzako txokolatada Kanpako Txurrerian.

- 19:00. Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.