‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren denboraldi honek inoiz baino indar handiagoarekin ekingo dio bigarren zatiari. Atzerriko artistek eta estatuan ondo oinarritutako taldeen aukeraketa batek luxuzko zerrenda bat orekatzen dute, estilo honen zaleentzat eta lehenengoz hartara hurbildu nahi dutenentzat. Zazpi urteko ibilbidean, Bilbao 700 Fundazioak antolatutako zikloak uriko eskaintza kulturalaren aukera garrantzitsu bihurtu da eta ikus-entzule fidelak bereganatu ditu.
Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ‘365 Jazz Bilbao’ zikloa hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu izanak ezaugarritzen du; baina, horrekin batera kontzertu guztietan prezio merkeak jarri nahi dira. Horrela, kultura‑proposamenen eta aisialdi-planen artean ohikoa izateko jazzaren ziklo hau.
Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop-a edo ‘munduko musikak’ ditugu.
Asko dira ‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren dotoretasun marka osatzen duten egoitzak, artistak eta taldeak, erritmoak eta estiloak. Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena, askotariko programazioa eta prezio merkeak bilatzen saiatu izanak ezaugarritzen du.
2014ko edizioaren lehen zatia otsailetik ekainera egin zen, izen handiekin. Adibidez, denboraldia ireki zuen Tigran Hamasyan pianista armeniarrak (otsailaren 4a), eta ondoren izan ziren Gregory Porter Kaliforniako abeslari bikaina (martxoaren 12), Roy Hargrove tronpeta-jotzailearen taldea (apirilaren 23a) eta Terence Bianchard Luisianako tronpeta-jotzailea, konpositore eta moldatzailea (maiatzaren 27a). Denboraldiko bigarren zatia urriaren 15ean hasiko da eta Bilbon izango dugu Estatu Batuetako Ambrose Akinmusire tronpeta-jotzailea (urriaren 15a), eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) oso kontzertu bereziak emango ditu Kurt Elling gonbidatuarekin (azaroaren 6a eta 7a).
Jazza hoteletan
`365 Jazz Bilbao´ zikloak hurbileko talentuari ere balioa ematen dio. Zikloak, berriz ere, estatuan ibilbide arrakastatsua eta sendoa izan duten taldeen aldeko apustua egin nahi du. Horrela, Bilboko NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao y Silken Indautxu hoteletan oraingoan ere eszenatokia jarriko dute asteburuetako gauetan. Programaren atal hori doan izango da eta hoteletan eskainiko diren kontzertuak entzuteko ez da sarrerarik beharko, edaria hartzeak ekitaldiaz gozatzeko aukera eskainiko baitu.
Datozen hilabeteetan, bertoko eta estatuko taldeen zuzeneko ekitaldiak izango dira eta ekitaldi bakoitza birritan eskainiko dute: barikuetan eta zapatuetan, 23:00etatik aurrera, Hesperia, Villa de Bilbao eta Siken Indautxu hoteletan.
Programa - Urria eta azaroa
- Urriak 15, osteguna, 20:00etan, Ambrose Akinmusire Bilboko Elkarte Filarmonikoan (6€).
- Azaroak 6 eta 7, osteguna eta ostirala, 20:00etan, Euskalduna Jauregian, Bilboko Orkestra sinfonikoa eta Kultur Elling-en emanaldia (6€).