Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik hasita eta ondorengo sei hilabeteetan, gutxi gorabehera, espaloia moztu eta aparkalekuak erreserbatuko da Zabalbide kaleko 41. zenbakiaren eta Iturribide kaleko eskaileren parean; eta Iturribide kaleko 95. zenbakiaren parean. Oinezkoentzako pasabidea izango da une oro, oinezkoentzako behin - behineko pasabideen bitartez. Bide publikoaren okupazioa, Iturribide Zabalbiderekin lotuko duen igogailua eraikitzeko lanek eragin dute.
Era berean, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Loruri etxaldeko 1. zenbakitik 76ra eta 81. zenbakitik 113ra. Udalaren ur-sarean lotune partikularra egiteko etengo da hornidura.