Athletic

Bilbobusek ordutegi berezia eskainiko du Athleticen partiduaren harira

uriola.eus 2014ko ira. 17a, 12:20

www.athletic-club.net

Athletic eta Shaktar Donetsk taldeek 20:45ean jokatuko duten Champions Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

- 26. linearen (Uribarri / San Mames) azken zerbitzua 22:50ean izan baino, 23:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik.

- 38. linearen (Otxarkoaga/ Basurtu - Termibus) azken zerbitzua 23:00etan baino, 23:20ean aterako da Termibusetik.

- 56. linearen (La Peña / Jesusen Bihotza) azken zerbitzua 22:50ean izan baino, 23:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik.

- 62. linearen (San Mames / Arabella) azken zerbitzua 22:50ean izan baino, 23:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik.

- 80. linearen (Altamira / Termibus) azken zerbitzua 23:00etan abiatuko da Termibusetik.

Champions League San Mamesera

Gorago esan bezala, Athleticek partidu garrantzitsua du gaur Shakhtar Donetsken aurka. Gaurkoan hasiera emango zaio Champions Leageko erronkari.

Ernesto Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Shakhtar Donetsk taldearen aurka jokatzeko: Iraizoz, Laporte, E.Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Guillermo, Aketxe, Balenziaga eta Unai Lopez.