Gure esker onik beroena autobus-linea horren desagerpena saihesteko, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari zuzendutako sinadura bilketan parte hartu zenuten guztiei.
Elkartasun horri esker, bi asteen buruan Bizkaiko Aldundiaren erabakiaren kontrako 13.671 sinadura lortu ditugu, Artxandako autobus-linearen berrezarpena eskatuz.
Mila esker, eskaera hau egiteko modu batean edo bestean lagundu diguzuen guztioi. Bestalde, irailaren 16an, Artxanda Plataformako ordezkaritza baten eta Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio zinegotziaren arteko batzar bat egin zen. Azken honek, kendutako A3216 autobus-linearen desagerpenari aurre egiteko zenbait alternatiba proposatu zituen. Plataformaren ordezkariek, autobus-linea bere horretan mantentzeko nahia adierazi diogu, aurkezturiko alternatiben inguruko gogoeta egin eta erabaki bat hartuko dugula hitzemanez.
Horretarako, auzo-lagun, langile edota autobus-linearen ohiko erabiltzaileentzako asanblada bat antolatuko dugu, datorren astelehenean, irailaren 22an, 19.00tan, Artxandako Txakolinean.