Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz: Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea... euskal literatura, euskal kultura... Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotu ditugu leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izan dute emankizunean.
Gidoia: Oier Guillan eta Andoni Egaña
Ikus-entzunezkoak: Alain Urrutia
Musika: Rafa Rueda
Sorkuntzalagun: Xabier Monasterio
Eskenan elkartu dira
3 musikari: Rafa Rueda (gitarra, mandolina, ukelelea, banjoa), Iban Urizar (tronpeta, korneta) eta Naia Membrillera (perkusioa)
Sentikaria jasotzen ari zen harrera beroaz oharturik, horren sortzaile ezberdinen arteko mailua sortu genuela konturatuta, edozein dendatan eskuragarri duzuen GABRIELEN LEKUA disko-liburua plazaratu genuen, gure ahaleginak luzarorako arrasto xumea utz dezan.
Eskerrik asko guztion izenean emanaldiotan guztiotan bidelagun izan zaituztegun ikus-entzule, antolatzaile eta kazetari guztiei.
Irailaren 24a, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian
Goizeko 11:00etan (ikasleentzat soilik) 5€
Arratsaldeko 19:00etan - Aurrez 8€ - Bertan 10€Sarrerak www.kafeantzokia.com webgunean zein egunean bertan txarteldegian.