'Linguae Vasconum Primitiae' (2014) danon eskura

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ira. 22a, 00:00

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren edizino bat, jatorrizko testuaz gan, katalan, galiziera, errumaniera, arabiera, kitxua eta txinerazko itzulpenak dituana, salgai jarri dau Euskaltzaindiak. Liburua 2013ko abenduan argitaratu eben Akademiak eta Eusko Legebiltzarrak, alkarlanean.

Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskeraz inprimidu zan lehen liburua da. Euskaltzaindiak salgai jarri dauen edizinoak, jatorrizko testuaren faksimilea eskaintzen dau, baita oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be. Itzulpenak honako honeek egin ditue: Joan Martík eta Manuel Gonzálezek itzuli dabe katalanera eta galizierara, errumanierara Delia Mihalea Cristeak, txinerara Fang Xiaok, eta kitxuara Hilda Chaluisa eta Cesar Pilatatxik. Azkenik, arabierara Joseph eta Shaalan Hares anaiek itzuli dabe.

Liburuak, danetara 480 orrialde ditu. Laburbilduz, 14 olerki dira, oso luzeak batzuk. Badira erlijinoagaz loturea dabenak, maitasunezkoak, bada emakumeen aldeko poema bat eta kartzelaldiaz beste pare bat. Amaitzeko, euskerea goraipatzeko bi bertso apologetiko dakarza.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Osorik irakurri