Irailaren 26an, ostirala, eta 27an, larunbata, 23:00etan, Hesperia Bilbao hotelera hurbiltzen direnek Periferians taldearen kontzertua entzuteko aukera izango dute. Bartzelonako hiru musikarik osatzen dute Periferians. 2013an sortu zuten kataluniar talde hau.
Errepertorioa euren konposizioek betetzen dute. Krisian dagoen giro sozial, etiko eta Alberto Medina eta Dani Domínguez dira eta talde askotan lan egin dute eta artista askorekin kolaborazioak egin dituzte. Hasi Dick Oatts, Nicholas Paytonengandik, Armando Manzanero edota Mala Rodríguez, besteak beste. Mundu zabaleko hainbat jaialditan jo dute; New York, New Delhi, Leverkusen zein Amsterdamen.
‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan, eta dohainik izango dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.
`365 Jazz Bilbao´ hoteletan
‘365 Jazz Bilbao’ zikloak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan eta dohainik izango dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko. `365 Jazz Bilbao´ zikloaren bidez, jazz-aren kultura sortu nahi da Bilbon, hiriaren bereizgarri. Bilbon jazz musikaren zaletu-kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera-hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu da baina jende berria ere erakarri nahi du askotariko programazioa, formatu eta estilo askotako kontzertuak eskainiz.
Programako xehetasunak, (taldeak, datak, ordutegiak, lokalak, etab.) eta sarreren salmenta webgunearen bidez (www.365jazzbilbao.com) eta Twitterren (@365JazzBilbao).