Aldaketak egongo dira Uribarrin jaietako ekitaldietarako eta Masustegin ura moztuko dute arratsaldean

uriola.eus 2014ko ira. 24a, 11:45

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, ura kenduko dute Masustegin eta gaurtik hasita urriaren 6ra bitartean, hainbat aldaketa egongo dira Uribarrin, jaien egitaraua gauzatu ahal izateko.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, irailak 24, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gora behera, ura kenduko dute Mausutegi Estrata kalean. Mozketa 79tik 103ra bitarteko zenbaki bakoitietan; 181etik 189rako zenbaki bakoitietan; 221, 223, 206, 208, 194, 196, 198, 186, 188, 154, 156, 142, 148, 150, 152, 86, 88, 98, 100, 102, 108, 110, 112, 120, 122 eta 124 zenbakietan; 160tik 182rako zenbaki bikoitietan; 128tik 136ra bitartean dauden zenbaki bikoitietan; eta 72tik 80ra bitartean dauden zenbaki bikoitietan egingo da.

Ur-hartune bat jartzeko kenduko da ura.

Bestalde, gaurtik hasi eta urriaren 6ra bitartean, biak barne, aldaketak egingo dira zirkulazioan, Uribarriko jaien ondorioz. Trafikoa eten egingo da Ricardo Arregui kalean, Tiboli eta Roke Deunaren kaleen artean. Ordezko bidea Anselma de Salcedes izango da.

Aparkalekuari erreparatuz, San Roke kaleko 12. zenbakian eta Matiko kalean aparkalekua okupatu egingo da, aurretiaz hesiak jarriko dituzte.

Bukatzeko, Bilbobus zerbitzuak ere aldaketak pairatuko ditu. 22, 26 eta G-1 lineetako zerbitzua Anselma de Salces kaletik desbideratuko da. Ricardo Arregi kaleko 33. zenbakian dagoen geralekua kendu eta berri bat (jada abian) egokituko da aipatutako lineetarako Anselma de Salces kaleko 2. zenbakian.

Esparru publikoa 2014ko Uribarriko jaien barruan antolatutako ekitaldiak egiteko okupatuko da.