868 lagunek parte hartu dut lehiaketan euren bozka emanez; 258 k posta bidez eta beste 610ak, Euskal Museoko hautestontzian. Aste Nagusiko kartelik arrakastatsuena 2008. urtekoa izan da: `0 urtetik 100era bitartean izenekoa, eta Jose Antonio Arrieta Puente & D-T- Creativos (David Tazueco & Borja del Río) dira egileak. Guztira, 86 boto jaso ditu: 22, posta elektroniko bidez, eta, 64, Museoko hautestontzian.
Lehiaketa irailaren 19an egin zen eta kartel irabazlearen alde jasotako boto guztien artean egindako zozketan, Jose Alberto Perez Martinez izan da irabazlea. Saria lehen Aste Nagusiko (1978) kartel originala, Juan Carlos Eguillorren jatorrizko lana, eta Museoan1990ean Bilboko Aste Nagusiari buruz egin zen lehenengo erakusketaren katalogoa da.Saria gaur arratsaldean jasoko du, 17:30ean Euskal Museoan.