Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 27, 17:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, kalea partzialki okupatuko da Zorrotzan jaietako II. herri-lasterketa egiteko. Azokako parkea, Zorrozgoitibidea, Ontziola, Zalbidea estrada, Zorrotzako-Kastrexana errepidea, Abaro estrada eta Hermogenes Rojok pairatuko dute okupazioa.
Tarteka etenaldiak egingo dira kaleetan zirkulazioan, hala ere, garajeetara sartzeko aukera egongo da.
Bilbobuseko lineen luzeera
Bihar, larunbata, Athletic eta Eibar taldeek 22:00etan jokatuko duten Ligako partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.
Azken irteerak
- 26. linea (Uribarri /San Mames) Jesusen Bihotzetik 24:00etan atera baino, 24:10 ean abiatuko da azken autobusa.
- 38. linea (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) Termibusetik 24:00etan atera baino, 24:10 ean abiatuko da azken autobusa.
- 56. linea (La Peña-Jesusen Bihotza) Jesusen Bihotzetik 24:00etan atera baino, 24:10 ean abiatuko da azken autobusa.
- 62. linea (San Mames/ Arabella) Jesusen Bihotzetik 24:00etan atera baino, 24:10 ean abiatuko da azken autobusa.
- 80. linea (Altamira-Termibus) Termibusetik aterako da 24:10ean.