Jende andana bildu da Bilbon Sexu eta Ugalketa Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko

uriola.eus 2014ko ira. 29a, 09:50

Erantzunen aniztasuna itzela izan zen Arriaga plazan, hitzaldiak, performanceak, bertso ekitaldia, poteo feminista eta Mikel Laboaren 'Egun da Santimamiña' abesti bertsiotuaren flasmoba antolatu zuten.

Bilbon ezezik mundu osoan zehar ere manifestazioak antolatu ditu Mugimendu Feministak. Halaber, abortatzeagatik 30 eta 40 urte bitarteko espetxe zigorra betetzen ari diren Salvadorreko 17 emakumeen kasua plazaratu nahi izan dute. Gisa berean, lesbianen lagundutako ugalketa eskubidea, emakume etorkinen osasun publikoarekiko eskubidea, aukeratutako amatasun libre baterako baliabide publikoak eskuratzeko eskubidea, sexu hezkuntza Eskoletan identitate sexuala, askatasuna eta pertsonen autonomia errespetatua izateko eta nola ez, abortua Kode Penaletik behingoz ateratzeko ere.

 

Bideoa eta argazkiak: Ecuador Etxea.