Bilboko Diana Lagarto taldeak lehen diskoa argitaratu du

uriola.eus 2014ko ira. 29a, 09:01

Inserta, 5000Rpm edota Neila bandetatik datoz taldekideak eta Post-hardcorea, melodia eta noise-rocka nahasten dituen 8 abesti bildu dituzte.

 
Orain dela urtebete Bilbon jaiotako proiektu musikal berria da Diana Lagarto taldea. Azken urte hauetan Bilboko underground-ak emandako uztatik datozen lau kidek osatzen dute taldea. Lehenengo lan honek gaztelaniazko zortzi kantu ditu, post-hardcorea, melodia eta noise-rockaren nahasketa direnak.
 
Diskoa Zaratamoko BaserSound Estudioetan grabatu zen 2014ko otsailean, Txerran Azaola teknikariaren eskutik. Nahasketak (Santi García) eta masterizazioa (Victor García) Gironako Ultramarinos Costa Bravaestudioan burutu ziren 2014ko martxoa eta maiatza bitartean.
 

Hurrengo emanaldia:

Azaroak 8 larunbata - Deustu - Gazte Lokala (Idolos del Extrarradio + Magnetico Grupo Robot)

Diskoaren azala.