Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailaren 30ean, hasi eta sei hilabetez, gutxi gora behera, aparkalekuak okupatu egingo dira Bidegain Etxaldeko 2 eta 8 zenbakien artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz. Esparru publikoa igogailu inklinatu bat jartzeko lanak egiteko okupatuko da.
Bestalde, bihartik eta abenduaren 12ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak alde bietan okupatuko dira Uriortu kalean, 14. eta 22. zenbakien artean. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute eta okupatuko den gunean, lanak aurrera joan ahala, hesiak jarriko dira aurretiaz. Esparru publikoaren okupazioa saneamendu-sarean egin beharreko lanek eragiten dute.
Bihartik urriaren 31ra, gutxi gora behera, espaloiaren zati bat okupatuko dute Urkixo zumarkalearen 96 eta 102 zernbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Sare elektrikoa kanalizatzeko lanetarako okupatuko da espaloia.
Era berean, bihar, irailak 30, 16:00etatik 19:00etara, ura kenduko dute Gordoniz kaleko 22, 24 eta 30etik 34ra; zein 41. zenbakitik 45era. Gordoniz kaleko 45ean lotune partikularra konpontzeko etengo da hornidura.